6/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

57. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11 - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 6/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz. Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren berriz Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz. Foru agindu horri baimen judiziala eman zion Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, otsailaren 24ko 21/2021 Autoaren bidez; otsailaren 25etik martxoaren 11ra arteko indarraldia aurreikusten zuen foru aginduak, bi egun horiek barne, eta unean uneko egoera epidemiologikoaren arabera, berrikusi eta luzatzen ahal zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txostenaren arabera, otsailaren 22tik 28ra arteko asteko diagnostiko berrien tasak behera egin zuen, 61 kasukoa baitzen 100.000 biztanleko. Martxoko lehendabiziko asteko tasa antzekoa edo handixeagoa izan daiteke; horrek joera alda dezake aurreko eboluzioaren aldean.

Maila apaletan jarraitzen dute 7 egunean 64 urtetik gorakoen artean metatutako intzidentzian islatutako gaixotasunaren transmisio adierazle epidemiologikoek.

Otsailaren 22tik 28ra arte izandako etengabeko jaitsiera horren atzean arrazoi hauek egon daitezke: urtarrilaren 20an hartutako neurri zorrotzagoak, jendea errutinara itzultzea oporraldiaren ondoren, kontaktu gutxiago baitaude horrela, eta, adinekoei dagokienez, zentro soziosanitarioetan hartutako txertoa; horretaz gainera, beste elementu batzuk egon daitezke, hala nola negu honetan izandako eguraldi epelagoa.

Nolanahi ere, aipatu txostenak adierazten duenez, aldagai ingelesa, kutsatzeko ahalmena eta, beharbada, hilgarritasuna ere handiagoak dituena, zabaltzen ari denez (%33 izatetik %53 izatera pasatu da otsailaren 18tik 24ra), are sendoagoa da prebentzio neurriak betetzeko gomendioa: maskara modu egokian erabiltzea, distantzia fisikoa gordetzea, ongi aireztatutako guneak aukeratzea, bizikideak ez diren pertsona gutxirekiko harremanak, eskuak garbitzea eta, sintomak eta/edo koronabirusak eragindako infekzioarekin bateragarriak diren zantzuak izanez gero, norbere burua bakartzea eta kontsulta egitea.

Ildo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR