6/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 17koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 6/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 17koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratzen da COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Hurrenez hurreneko luzapenak egin eta gero, alarma egoeraren indarraldia 2020ko ekainaren 21eko 00:00ak artekoa dela ezartzen da.

Martxoaren 14ko aipatutako 463/2020 Errege Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenez, Gobernua izanen da alarma egoeraren ondorioetarako eskumena duen agintaritza, eta, zein bere ardura eremuan, agintaritza eskudun delegatuak izanen dira, halaber, ministerio hauetako titularrak: Osasuna, Defentsa, Barne Arazoak, Garraioak, Mugikortasuna eta Agenda Urbanoa. Hala eta guztiz ere, errege dekretu horren 6. artikuluarekin bat, administrazio bakoitzak eskumenak ditu, indarreko legeriak bere zerbitzuen ohiko kudeaketarako emandakoak, beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeko, betiere agintaritza eskudunaren zuzeneko aginduen esparruan.

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen ohiz kanpoko egoeraren ondorioz, premiazko zenbait neurri berezi hartu behar izan dira. Horretarako, martxoaren 18ko 1/2020, martxoaren 25eko 2/2020, apirilaren 15eko 3/2020, apirilaren 29ko 4/2020 eta maiatzaren 20ko 5/2020 Foru Lege-dekretuen bidez, premiazko neurri batzuk onetsi ziren koronabirusaren (COVID-19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Nafarroako Parlamentuak 2020ko martxoaren 27an egindako Osoko Bilkuran erabaki zuen lehenbiziko bi foru lege-dekretuak baliozkotzea eta foru lege proiektu gisa tramitatzea, premiazko prozeduraren bidez. Tramitazio horren ondorioz onetsi ziren, batetik, apirilaren 6ko 6/2020 Foru Legea, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko, eta, bestetik, apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legea, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Era berean, Nafarroako Parlamentuak 2020ko apirilaren 21ean, maiatzaren 7an eta ekainaren 4an egindako Osoko Bilkurek erabaki zuten baliozkotzea apirilaren 15eko 3/2020, apirilaren 29ko 4/2020 eta maiatzaren 20ko 5/2020 Foru Lege-dekretuak.

Ohiz kanpoko premia bereziko inguruabarrak ikusita, beharrezkoa da seigarren neurri sorta ezartzea, zeina foru lege-dekretu honetan jasotzen baita.

Gaixotasunaren abantzuari eusteko, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak mugapen handiak ipintzen zizkion pertsonen zirkulazio askeari, eta beste hainbat ezohiko neurri ere ezartzen zituen behin-behinean.

Bidaiarien garraio publikoari dagokionez, Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak gaitu egiten zituen autonomia-erkidegoetako agintariak zerbitzuetan murrizketa-ehunekoak ezartzeko, kontuan izanik ezinbestekoa zela herritarrei lantokira joateko eta oinarrizko zerbitzuak izateko eskubidea bermatzea.

Halaber, ezartzen zuen bidaiarien garraio-zerbitzuetako operadoreak beharturik daudela ibilgailuak egunero-egunero garbitzera, eta beharrezko neurriak hartu behar dituztela erabiltzaileen artean ahalik eta tarterik handiena gorde dadin.

Manu horrekin bat, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Garraio Zuzendaritza Nagusiak hainbat ebazpen onetsi zituen, zeinetan ehunekoak eta irizpideak zehazten baitziren bidaiarien hiriarteko errepide-garraio publikoko zerbitzu erregular orokorren eskaintza murrizteko, osasun-egoeraren bilakaera eta zerbitzuen eskaria kontuan hartuz, baita ibilgailuen okupazioan ezarritako murrizketak aintzakotzat hartuz ere. Horretaz gainera, alarma-egoeran pertsonen zirkulazioari ezarritako mugaketen ondorioz, eskariaren gainbehera handiarekin eskaini dira errepide bidezko bidaiarien garraio publikoko zerbitzu erregular orokorrak –hain zuzen ere, %95 ingurukoa izan da beherakada hori–.

Egoera horretan, alarma-egoerak iraun bitartean zerbitzuak emateko baldintzek aldaketa esanguratsuak izan dituzte, zerbitzu horiek emateko aurretik ziren baldintzekin alderatuz, eta, horren ondorioz, areagotze ezohikoa gertatu da haien ustiapen-defizitean; horrek justifikatzen du konpentsazio ekonomikoetarako ezohiko araubide bat ezartzea errepide bidezko bidaiarien hiriarteko garraio publikoko zerbitzu erregular orokorren zerbitzuak esleitzeko kontratuetan. Neurri horiek foru lege-dekretu honen I. tituluan daude bildurik.

Bestalde, COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak direla eta, profesional autonomoek zailtasun bereziak dituzte lanerako; hori dela eta, babes ekonomikoa eskaintzeko hainbat neurri arbitratu dira, haien jardun profesionala bermatze aldera –kasu batzuetan, zailtasunak zituzten profesional autonomoentzat, eta, ondorioz, errenta bermatua jasotzen ari zirenentzat ziren neurri horiek–; horren guztiaren ondorioz, gainditu egiten dituzte prestazio hau jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako diru-sarrerak. Hori dela eta, haien lanbide-jarduna suspertzen jarraitzeko, egokitzat jotzen da behin-behinean prestazio hori etetea –hartara, berriro ere jasotzen ahalko dute, errenta bermatua eskatzeko administrazio-izapideak atzera egin beharrik gabe–; beste horrenbeste gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legeak 24.3 artikuluan aurreikusitako laneratzeko prestazioaren aldi baterako etenarekin, baita gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideen garapenari buruzko apirilaren 25eko 26/2018 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan aurreikusitako prestazioaren etenarekin ere. Aldi baterako etete hori foru lege-dekretu honen II. tituluan dago arauturik.

Konfinamendu-neurriak, aldi berean, aldaketa nabarmena sustatzen ari dira karbono-dioxidoaren emisiorik gabeko energia sortzen duten iturrietarantz, hala nola energia eolikoak, eguzki-energia fotovoltaikoa eta hidroelektrikoa. COVID-19a ekonomian eragiten ari den ondorioak arintzeko, energia-garapen jasangarria sustatzea da gakoa, eta, aldi berean, enpresa-ehuna eta enplegu-sorkuntza indartzea.

Nazioarteko Energia Agentziak aurreko hilean nabarmentzen zuenez, 2021ean esperotako susperraldiak ez du ekarriko krisiaren aurretik aurreikusitako maila, eta, ziurrenik, urtez urteko %13ko beherakada gertatuko da sarera konektaturiko ekoizpen elektrikoko energia berriztagarrietarako instalazio berrietan, COVID-19aren eraginak agertzen hasi baino lehen eginiko proiekzioekin alderatuz.

Foru lege-dekretu honen III. tituluan bildutako neurriari esker, hein batean arindu nahi da COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz energia eolikoaren esparruan sorturiko krisialdi ekonomikoa, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3) lerrokaturiko proiektuak txertatu ahal izateko, zeinak lehentasun gisa planteatzen baitu Nafarroaren lidergoari eustea energia berriztagarrien alorrean, guztia ere energia-eraginkortasunaren aldeko apustua eginda, baita natura-baliabideak kudeatzearen eta balioestearen alde ere, lurraldea eraldatzeko ardatz gisa.

Baliabide eolikoa aprobetxatzeak eskatzen du erabat aztertzea lurralde-baldintzatzaileak, eta kokalekuen hautaketak bermatu behar du instalazioak bateragarriak izatea alor batzuetan eta besteetan identifikaturiko balioekin, eraginak minimizatzeko neurri egokiak aplikatzearen bitartez. Gaitasun agrologiko handia duten lurzoruen kasu konkretuan, beharrezkotzat jotzen da instalazioen diseinua aztertzeko aukerari heltzea energia eolikoa aprobetxatzeko, betiere frogaturik baldin badago bitarteko horren eskuragarritasuna eta proiektua nekazaritzarako gaitasun handiko lurzorua ahalik eta gutxien zigilatuz gauzatzen baldin bada, baita inguruko nekazaritza-jardueraren bateragarritasuna bermatuz ere.

Hartutako neurria premiazkoa da Nafarroan energia eolikoarekin lotutako enpresa-ekimenak garatzeko, guztia ere Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu 2020-2023 planean bildutako printzipioekin eta helburuekin bat.

Era berean, egoera epidemiologikoak osasun publikoko neurriak hartzera behartu du, eta, ondorioz, aldatu egin da harreman sozialen, ekonomikoen eta produktiboen garapen normala. Bereziki, nabarmendu daiteke etenda geratu direla oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak eta mugaturik beste asko eta asko; horrek ekarri du langabezi koiunturala nabarmen areagotzea, bai eta enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen jarduera murriztea ere.

Hori dela eta, hainbat neurri onetsi dira haren ondorioak arintzeko, zeinak orain tributuen alorrean osatuko baitira, foru lege-dekretu honetako IV. tituluan.

Hori horrela, COVID-19aren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko urgentziazko ezohiko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 40. artikuluak aparteko erregulazio bat ezartzen zuen zuzenbide pribatuko pertsona juridikoen urteko kontuak formulatzeko, egiaztatzeko eta onesteko epeetan. Esandako erregulazio horrek sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkezteko obligazioari eragiten dio; izan ere, kontabilitate-emaitzaren oinarriaren gainean zehazten baita zerga-oinarria zuzeneko zenbatespen-metodoan. Aipatutako ezohiko neurriek eragindako ondorioak arintzeko, zergaren aitorpenaren epea amaitu aurretik urteko kontuak onartu ezin izan dituzten zergadunei ahalmena ematen zaie aitorpena une horretan eskura dituzten urteko kontuekin aurkez dezaten, betiere arauak ezartzen dituen baldintzei jarraikiz.

Ondoren, kontuak zuzenbidearen arabera onartzen direnean eta kontabilitate-emaitza behin betiko jakiten denean, desberdinak baldin badira onartutako urteko kontuen arabera egin beharreko autolikidazioa eta ezarritako epearen barruan aurkeztutakoa, beste aitorpen bat aurkeztu beharko da, eta, horretarako, 2020ko azaroaren 30era arteko epea emanen da. Aitorpen berriaren ondorioz ordaindu beharreko zenbatekoa handiagoa bada edo itzuli beharreko kopurua txikiagoa bada, aitorpen berria aurkezten den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR