6/2019 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, kanpoko desfibriladore automatizatuen instalazioa eta horiek erabiltzeko prestakuntza arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Abuztuaren 31ko 176/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean kanpoko desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoak osasun esparrutik at erabiltzeko arauak eman ziren.

Foru dekretu hori Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean xedatutakoa garatzeko eman zen, aipatu legearen informazio oinarrien eta printzipio orokorren artean baitago, besteak beste, osasunaren ikuspegi osoa. Hala, legeak xedatzen du ezen Foru Komunitateko osasun administrazioen bitartekoak, antolaketarako baliabideak eta jarduketak osasuna babesteko eskubidea asetzera bideratuko direla, honako hauen bidez: osasunaren babesa, eritasunei aurrea hartzea eta osasun-arreta.

Beste alde batetik, aintzat hartu beharrekoa da martxoaren 20ko 365/2009 Errege Dekretuaren bidez ezarri zirela kanpoko desfibriladore automatikoak eta erdiautomatikoak osasun esparrutik at erabiltzeko gutxieneko baldintzak eta betebeharrak segurtasunari eta kalitateari dagokienez, eta oinarrizko arau hori errespetatu beharra dagoela garapen-arauak ematean.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean aurreikusia dago osasun-zerbitzuez bestelako baliabideak garatzea denboraren menpeko larrialdietako ekintza osatzeko estrategia gisa, eta horretarako, beharrezkoa da puntako gailuak ezberdintzea eta prestakuntza beharrak errealitate teknologiko berrietara doitzea. Era berean, gailu horiek operatiboak izateko baldintza da informazio eguneratua, zehatza eta eraginkorra izatea, eta ezberdintzea zein diren lehentasunezko erregistroak eta zein larrialdi egoera batean espero daitekeen jarduketari kualifikazio maila apalago batean lagun diezaioketenak.

Hori horrela izanik, arau berriaren bidez aipatu foru dekretuaren aurreikuspenak eguneratu nahi dira, oinarriak finkatuz osasun sistemaz kanpoko desfibriladoreen integrazio operatiborako, denboraren menpeko larrialdietarako erabilgarrienak zeintzuk diren definituz. Halaber, arau honen xedea ere bada definitzea gailu horiek non instalatuko diren nahitaez, nortzuk jotzen diren gaitu beharrekotzat gailuak modu egokian erabiltzeko gako izanen direlakoan, gailuak erabiltzeko beharrezkoa den prestakuntza eta informazio operatibo eguneratua eskuratu ahal izateko beharrezko erregistroak. Osasun-langileek araudi propioa dutenez desfibriladoreak erabiltzeari dagokionez, ez zaizkie aplikatuko esku hartzen duten lehen pertsonen esku-hartzerako arau honetan ezarritako eskakizunak.

Mugatzeko zein espaziotan izanen den nahitaezkoa desfibriladoreak instalatzea, gailu horietako bat erabiltzea eskatuko duen egoera bat gertatzeko probabilitatea hartu da oinarritzat. Halaber, beste autonomia erkidego batzuetako araudia alderatu da nahitaezko instalazioa gomendatzen duten ratioak definitzeko.

Prestakuntzari dagokionez, gaur egungo araudiak ez ditu aurreikusten prestakuntzarako tresna telematikoek eskaintzen dituzten aukerak, eta horiek berariaz sartu dira prestakuntza alderdien artean. Orobat, aurreikusi da, nola ez, Administrazioak bermatu beharko duela oinarrizko prestakuntza etengabea eskuratzeko aukera; izan ere, desfibriladoreak nahitaez instalatu beharreko espazioak definitzeak berekin dakar nolabaiteko ardurakidetza gailu horiek erabiltzeko gakotzat jotzen diren pertsonen prestakuntzan. “Lehen esku-hartzaile” izena jasoko dute pertsona horiek.

Beste alde batetik, nahitaez instalatu beharreko gailuen operatibitatearen printzipioak berekin dakar Administrazioari horien berri ematea derrigorrez. Administrazioak nahitaez instalatu beharreko gailuen erregistroa izanen du, etengabe eguneratuko dena, barnean sartuta horiek erabiltzeko baldintza material eta pertsonalak ere; alabaina, horri ez zaio behar besteko soluziorik ematen gaur egun indarrean den araudiarekin.

Proposatutako araua tratu berdintasunaren printzipioan eta osasunerako eskubidean oinarrituta eman da.

Adierazitakoarekin bat, Osasun kontseilariak eskaturik, eta Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da osasun esparrutik kanpoko desfibriladore automatizatuen instalazioa arautzea, bai eta bihotz-biriketako geldialdia izan dutenei arreta emanen dieten lehen esku-hartzaileentzat beharrezkoa den prestakuntza ere.

  2. artikulua. Definizioak.

    Foru dekretu honetan xedatuaren ondorioetarako, honako definizioak hartuko dira aintzat:

    1. Kanpoko desfibriladore automatizatua (KDA): produktu sanitario bat da, bihotzaren erritmoa analizatu, desfibrilazioa behar duten arritmia hilgarriak identifikatu eta bihotzaren erritmo bideragarria berrezartzeko deskarga elektrikoa ematen duena segurtasun-maila handiarekin. Definizio horren barruan kanpoko desfibriladore erdiautomatikoak ere sartzen dira.

    2. Edukiera: udal-lizentziaren edo ondorio horietarako emandako edo onartutako agiri baliokidearen arabera esparru bakoitzerako baimendutako gehieneko pertsona kopurua.

    3. Lehen esku-hartzailea: betetzen dituen funtzioak direla-eta, bihotz-biriketako geldialdia izan duten pertsonei lehen arreta egiteko aukera gehien duen pertsona. Foru dekretu hau aplikatzeko baino ez, ulertuko da jarraian adierazten diren zerbitzu edo taldeetan dauden pertsonak sartzen direla:

    –Udaltzaingoa, udal agenteak eta albienteak.

    –Nafarroako Foruzaingoa.

    –Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

    –Igerilekuetako eta kirolerako eta jolaserako beste espazio batzuetako sorosleak.

    –Arau honen 3. artikuluan zerrendatutako espazioak eta instalazioak jendearentzat zabalik dauden bitartean KDA gailuak erabiltzeaz arduratuko diren pertsonak.

  3. artikulua. KDA gailu bat nahitaez izan behar duten espazioak eta instalazioak.

    Espazio edo toki hauetan nahitaezkoa izanen da KDA gailu bat instalatua izatea, instalazioaren erdialdean eta urrunen dauden eremuekiko distantziakidea den tokian:

    1. Saltegiak: merkataritzako azalera erabilgarria 2.000 metro koadrotik gorakoa bada.

    2. Merkataritza-guneak: eraikin batean edo elkarri konektatutako eraikin batzuetan kokatutako saltegi multzo batez osatuak badaude eta merkataritzako azalera erabilgarri osoa 2.000 metro koadrotik gorakoa bada.

    3. Aireportuak.

    4. Autobus- eta tren-geltokiak: 10.000 biztanletik gorako herrietan.

    5. Ikastetxeak: irakasleekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR