6/2017 FORU LEGEA, maiatzaren 9koa, hein batean aldatzen duena Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina, zeina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA, ZEINA EKAINAREN 2KO 4/2008 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUAREN BIDEZ ONETSI BAITZEN.

HITZAURREA

I

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina hein batean aldatzeko foru lege honen bidez, errentak bermatzeko sistemak aurrerapauso handia eginen du Nafarroan bere babes-ahalmena areagotzeari dagokionez, nabarmen hobetzen duelako pentsio apalenak jasotzen dituzten pertsonen errenta erabilgarria, eta bere aplikazio esparrua ere asko zabaltzen delako. Horrela, gaur arte alargun-pentsioei aplikatu zaien kenkari osagarrien sistema fiskala hobetzearekin batera, erretiro-pentsioetara zabalduko da sistema hori bera; halatan, pertsona guzti horien errenta erabilgarria handitu eginen da, haien bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.

Alargun-pentsioengatiko kenkarien kasuan, beharrezkoa da arau aldaketa bat egitea, 2017ko lanbide arteko gutxieneko soldata (LGSa) finkatzen duen abenduaren 30eko 742/2016 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatzen baita LGSaren zenbateko berriak ez diela eragiten estatukoak ez diren arauetan jasotako erreferentziei. Bidezkotzat jotzen da alargun-pentsioengatiko kenkari honen erreferentzia 2017ko LGSa adinako zenbateko bat izatea; 2016koa baino %8 handiagoa, beraz.

Erretiro-pentsioengatiko kenkaria ezartzearekin batera, igoera progresibo bat eginen da, harik eta 2019an guztiz bat egin arte alargun-pentsioengatiko kenkariari aplikatzen zaizkion zenbatekoekin; halatan, 2017an kenkariaren erreferentziako zenbatekoa 2016ko LGSa adinakoa izanen da, %2 gehituta; 2018koa, berriz, zenbateko hori gehi %3 izanen da; eta 2019an, azkenik, berdinduta geldituko dira zenbatekoak, berriz ere %3 gehituta.

Neurri horiez gain, kenkarirako eskubidea zehazteko, subjektu pasiboaren eta bere familia unitatearen beste errenta batzuk ere kontatuko direla ezartzen da arauan, eta horrek, beraz, hobekuntza ekarriko du, bai birbanaketa-efektuan bai ahalegin fiskala premia handiena duten gizataldeengana bideratzeari dagokionez.

Era berean, foru lege honekin etorkizunerako bermatzen da pentsiodun guztien errenta erabilgarrien gutxieneko horien balioa urtero automatikoki berrituko dela KPI-Kontsumoko Prezioen Indizearen eta Nafarroako batez besteko soldaten multzoaren balio handiagoarekin, erregelamendu bidez ezarriko den moduan, halako moldez non pentsio apalenak jasotzen dituztenen erosahalmena mantenduko baita, LGSaren erreferentziaz harago joanda; izan ere, LGSa Espainiako Gobernuaren eta Gorte Nagusien erabaki politikoaren menpe dago, eta ez du bermatzen prezioen bilakaerari jarraituko dionik.

Kenkari fiskalak erretiro-pentsioak jasotzen dituzten guztiengana zabaltzea behin eta berriz adierazitako asmoa izan da, eta pentsiodun guztientzat diru-sarrera duinak ziurtatzeko konpromisoa bete-betean onartzen dela esan nahi du. Neurri fiskal horri esker, Nafarroako politika soziala koherenteagoa eta zuzenagoa ere izanen da, eta horrela behin betiko gaindituko da alargun-pentsioen aldean eman izan zaien tratamendu okerragoa, behar bezala inoiz justifikatu ez dena.

Pentsio hauen tratamendu fiskala babes sozialeko beste neurri batzuekin uztartzen da, hala nola errenta bermatuarekin edo kotizazio gabeko pentsioen bestelako tratamendu batekin; errenta-bermerako sistema osoaren koherentzia hobetuko duen planteamendua osatzen da horrela, egoera bakoitzean sarrera duin eta egokiak bermatzeko helburuarekin.

II

Testuinguru horretan, foru legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 68. artikulua aldatzen du, zeinaren izenburuak adierazgarria izan nahi baitu: alargun-pentsioen eta kotizaziopeko erretiro-pentsioen ondoriozko kenkariei buruzkoa da. Alegia, artikulu horretan kenkari horiek direla-eta egiten den erregulazio berriak barnean hartzen ditu, batetik, alargun-pentsioak (Gizarte Segurantzakoak izanik gutxienekoetarainoko osagarria dutenak eta halakorik ez dutenak, eta SOVIkoak), eta bestetik, kotizaziopeko erretiro-pentsioak.

Artikuluak bi letra ditu. Haren A) letrak alargun-pentsioengatiko kenkariak aurreikusten ditu, eta lau atal ditu.

1.–atalaren gaia gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko eskubidea duten alargun-pentsioengatiko kenkaria da. Atal honetan, adierazgarriena da kenkaria aurrerantzean ez dela lotuta egonen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoarekin, eta berritasun hau ezartzen dela: pentsioaren zenbatekoa 9.906,40 euro baino gutxiagokoa denean, kenkari bat egiten ahalko da jasotako pentsioaren zenbatekoaren (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 60. artikuluan araututako amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.906,40 euroko zenbateko horren arteko alde negatiboa adinakoa.

2. eta 3. ataletako gaiak, hurrenez hurren, hauek dira: gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko eskubiderik ez duten alargun-pentsioengatiko kenkariak, eta Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Aseguruko (SOVI) alargun-pentsioengatiko kenkaria.

Bi aldaketa egiten dira. Lehen aipatu dugunaz gain, hau da, lanbide arteko gutxieneko soldatarekin ez lotzeaz eta kenkariaren zenbatekoaren erreferentzia 9.906,40 euroko zenbatekoa izateaz gain, beste berritasuna da errenta eta ondare muga bat ezartzen dela kenkariaz baliatzeko. Horrela, xedatzen da ezen, kenkari horiek egiteko, beharrezkoa izanen dela subjektu pasiboa beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, horrekin batera, alargun-pentsioari eta kasuko kenkariari gehituta 17.022,60 eurotik gorako guztizko zenbatekoa egiten duen beste errentarik, salbuetsiak barne, jaso ez izana zergaldian. Beste zehaztapen bat dago; alegia, aipatutako errenten batura muga horretatik gora baldin badago, mugaz gaindiko kopurua behar den heinean kenduko zaiola kenkariaren zenbatekoari, kenkaria ezerezteraino ere, kasua bada.

Orobat adierazten da ezen, subjektu pasiboa familia unitate bateko kide denean, kenkaria egin ahal izateko beharrezkoa izanen dela familia unitate horretako ezein kide beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera; eta, gainera, errenta-muga 19.812,80 eurokoa izanen da, familia unitate osoa hartuta; kasua bada, kenkaria murriztu eginen da familia unitateko kide ez diren subjektu pasiboei dagokienez ezarritako moduan.

Azkenik, xedatzen da ezen errenta-mugan ez direla sartuko pobrezia energetikoa edo etxebizitzaren galera saihesteko laguntza publikoak, ahulezia ekonomiko handiko etxeetan edo bazterketa sozialaren arriskua dutenetan jasotzen direnak.

Letra honen 4. atalean jasota daude alarguntasun-pentsioengatiko kenkariei aplikatu beharreko arau orokorrak, eta merezi du nabarmentzea hiru kenkariak bateraezinak izanen direla Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean araututako errenta bermatuaren prestazioa jasotzearekin, nahiz eta, errenta bermatuaren prestazioa zergaldi osoan jaso ez denean, kenkari fiskalak aipatu prestazioa jaso ez den egunen kopuruaren proportzioan kalkulatuko diren.

Halaber zehazten da ezen kenkariaren kalkulurako eta errenta-mugarako aintzat hartu beharreko kopuruak eguneratu eginen direla Kontsumoko Prezioen Indizearen gehikuntzaren eta Nafarroako batez besteko soldaten multzoaren balio handiagoarekin, erregelamendu bidez ezarriko den moduan.

68. artikuluko B) letran, kotizaziopeko erretiro-pentsioengatiko hiru kenkari berriak arautzen dira: gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko eskubidea duten erretiro-pentsioengatiko kenkariak, gutxienekoetarainoko osagarririk jasotzeko eskubidea ez duten erretiro-pentsioengatiko kenkariak, eta zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruko (SOVI) zahartzaro-pentsioengatiko kenkariak.

Hiru kasuetan, 2017an kenkari fiskala kalkulatzeko, jasotako pentsioaren zenbatekoaren (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 60. artikuluan araututako amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.356,30 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa hartuko da irizpide gisa. 2018an, kenkaria kalkulatzeko, 9.631,40 euroko zenbatekoari 2017ko Kontsumoko Prezioen Indizea aplikatuko zaio. 2019an, 9.906,40 euroko zenbatekoari 2017ko eta 2018ko Kontsumoko Prezioen Indizea aplikatuz kalkulatuko da kenkaria. Hurrengo urteetan, aurreko urtekoari Kontsumoko Prezioen Indizea aplikatzearen emaitza izanen da zenbatekoa.

Errenta-mugari dagokionez, erregulazioa A) letrako bera da; hau da, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboa beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, horrekin batera, zergaldian ez jaso izana beste errentarik, salbuetsiak barne, baldin eta alargun-pentsioari eta kasuko kenkariari baturik, 17.022,60...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR