6/2016 FORU LEGEA, maiatzaren 24koa, 3.937.887,01 euroko kreditu berezia ematen duena Microsoft lizentziak jabetzan eskuratzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 3.937.887,01 EUROKO KREDITU BEREZIA EMATEN DUENA MICROSOFT LIZENTZIAK JABETZAN ESKURATZEKO NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIORAKO.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen helburua da Microsoft lizentziak jabetzan eskuratzeko finantzaketa ematea, beharrezkoak baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionamendu zuzenerako.

Orain arte, produktu horien lizentzia emateko, erabilera-lizentzietarako kontratu bat egin da esleipen zuzenaren bidez Irlandako Microsoftekin, hori baita lizentzia horien jabe bakarra. Hornidurarako kontratu bat da, “EAS” motakoa. Kontratu hori bukatu baino lehen, Microsoftek proposatu zuen auditoretza bat egitea, bere barne-politika zela eta, kontratua berritu aurretik. Auditoretzaren ondorioz, EAS kontratuaren bidez lizentzia ematearen ordezko aukera desberdinak aztertu dira, kontuan izanik Microsoften eskaintzak, urte hauetan Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak irabazi duen esperientzia eta Administrazioaren benetako beharrak. Gisa horretan, ondorioztatu da epe ertainean eta luzean onena dela lizentziak eskuratzea, ekonomia, egokitasun eta estrategia arloetako zioengatik.

Kreditu bereziaren bitartezko finantzaketari heldu behar zaio, gastu hori ekitaldi honetan egin behar baita eta aurrekontuan sartutako kredituek helburu baitzuten EAS kontratuaren gastua estaltzea, ez lizentziak eskuratzea. Izan ere, auditoretzaren emaitzak 2016ko Aurrekontuei buruzko Legea tramitatu ondoren eman ziren jakitera.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta aurrekontuan krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat ematekoa. Halaber adierazten duenez, foru lege proiektu horretan zehaztu behar da zein baliabide diren egin nahi den gastu handiago hori finantzatuko dutenak; edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuk izan daitezke, are Parlamentuak zuzenketen edo foru lege honetako xedapenen ondorioz berariaz onetsitako kredituetakoak, edo bestela ekitaldi ekonomiko bereko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR