59/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatu eta zati batean aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduak aldatu zuena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

270. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 18a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 59/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatu eta zati batean aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduak aldatu zuena. 2020ko ekainaren 20an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren erabaki bat, 2020ko ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen zela deklaratzen zuena eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak ematen zituena, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Erabaki horren xedea zen prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzea COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta, orobat, gerta litezkeen agerraldiei aurrea hartzeko, behin Nafarroako Foru Komunitatean 3. fasea gaindituta eta alarma egoerak indarra galdu ondoren.

Aipatutako erabakiaren 5. puntuan xedatzen denez, bertan ezarritako prebentzio neurrien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen da, unean uneko egoera epidemiologikorako eta osasun egoerarako egokiak direla bermatzeko.

Erabaki horrek ezartzen du, halaber, Osasun Departamentuaren titularrak, osasun arloko agintari gisa, erabakia aplikatzeko beharrezko neurriak hartzen ahalko dituela eta, aplikatzekoa den araudiaren arabera eta bilakaera epidemiologikoa ikusirik, erabaki horretan ezarritakoa gehitu, osatu edo murrizteko neurriak ezartzen ahalko dituela, beharrezkoak badira.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz. Foru agindu horrek aparteko neurri murriztaile batzuk onetsi zituen. Izan ere, lehenik eta behin, “osasun-hesia” ezartzen zuen Nafarroako Foru Komunitate osoaren perimetroko sarrerak eta irteerak mugatzeko, ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuen jarduera eteten zuen, mugatzen zuen txikizkako merkataritza ixteko ordutegia eta hipermerkatu, azalera ertain eta handiko saltoki, merkataritza-parke edo horien parte diren establezimenduena eta bestelako zerbitzuena, mugak ezartzen zituen garraio publikoaren jardueran, pertsona kopuru mugatua mantentzen zuen eremu publiko eta pribatuko bilkuretarako, mugatzen zuen aire zabalean erabiltzen diren kirol-eremuak, haurren jolas-eremuak edo –parkeak erabiltzeko ordutegia, eteten zuen joko– eta apustu-lokalen jarduera, bai eta ekitaldietarako funtzio anitzeko espazioak dituzten establezimenduena ere.

Geroago onetsi zen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez alarma-egoera deklaratu baitzen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko; errege dekretu horretan autonomia erkidegoetako lehendakariak deklaratzen ziren agintari eskudun delegatu, autonomia erkidegoetan errege dekretu horri dagozkion arloetan jardun dezaten. Orobat, aipatu errege dekretu horren 12. artikuluak xedatzen du administrazioek indarreko arauek ematen dizkieten eskumenak izaten jarraituko dutela, eta horrenbestez, beharrezko jotzen dituzten neurriak hartzen ahalko dituztela, errege dekretu horretan ezarritakoa galarazi gabe.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduan, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu baitziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz, ezartzen zen 2020ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR