58/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Polizien Kontseiluaren osaera, Iruñeko Udalaren ordezkariei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak, 6 bis artikuluan, Nafarroako Polizien Kontseilua sortu zuen. Kide anitzeko organoa da, Nafarroako segurtasun publikoaren sistemaren barruan, kontsulta egiteko eta aholku emateko.

Martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 6 ter artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Polizien Kontseiluak Nafarroako administrazio publikoen zortzi ordezkari izanen ditu, segurtasun arloko kontseilari eskudunak izendatuak –horien artean kontseilaria bera edo horren eskuordetza hartzen duen agintaria– eta Nafarroako polizia kidegoen beste zortzi ordezkari.

Nafarroako administrazio publikoen ordezkari horietarik lau Nafarroako Foru Komunitateko Administraziokoak izanen dira, eta gainontzeko lauak toki entitateetakoak, bat Iruñeko Udalekoa eta gainontzeko hiruak polizia kidegoa duten Nafarroako toki entitateetakoak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta.

Nafarroako polizia kidegoen ordezkariei dagokienez, lau Foruzaingokoak izanen dira, Foruzaingoko buruak proposatuta, eta gainontzeko lauak tokiko polizietakoak, bat Iruñeko Udaltzaingokoa eta gainontzeko hiruak beste tokiko polizietakoak, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak proposatuta.

Kontseiluko idazkari lana Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko funtzionario batek eginen du, eta zuzenbideko lizentziatu titulua izan beharko du.

Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak abuztuaren 30ean emandako 153/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Polizien Kontseiluaren osaera ezarri zen, eta ondoren azaltzen den bezala gelditu da osaturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari gisa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilaria, María José Beaumont Aristu, Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Antonio García Malumbres, eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua, Alfredo Ondarra Ramos.

Nafarroako toki entitateen ordezkari, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Aritz Romeo Ruiz, Cintruenigoko alkatea, Raquel Garbayo Berdonces, Tuterako alkatea, Eneko Larrarte Huget, eta Lizarrako alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Nafarroako polizia kidegoen ordezkari, Nafarroako Foruzaingoko burua, Torcuato Muñoz Serrano, Tuterako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR