58/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak Iruñeko Abejeras kaleko 1ean eta 5-7-9an dituen lokaletako garbiketa-zerbitzu gutxienekoak arautzen dituena ELA sindikatuak Integración Servicios Nuevos enpresan deitutako greba dela-eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2018ko otsailaren 28an, Javier Santesteban Elizalde jaunak, ELA sindikatuaren ordezkari legala baita, idazki bat aurkeztu zuen Garapen Ekonomikorako Departamentuko Lan Zerbitzuan, eta bertan jakinarazi zuen greba mugagabera deitu dutela Integración Servicios Nuevos enpresan 2018ko martxoaren 6tik aurrera enpresaren lantoki guztietarako.

Greba egiteko eskubidea, Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortua, bateragarria izan behar da gizartearen funtsezko zerbitzuak ematearekin, Konstituzioaren testuak berak dioen bezala, eta horretarako behar diren bermeak ezarri behar dira. Konstituzio arloko jurisprudentziak behin eta berriro xedatu duenez, gutxieneko zerbitzuak ezartzerakoan kontuan hartu behar dira proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak, eta zerbitzu horiek ezartzea behar bezala arrazoitu behar da.

Beraz, gutxieneko zerbitzuak ezarri beharrak dira, grebarako eskubidea konstituzionala errespetaturik ere herritarren eskubidea bermatu daitezen, herritarrek eskubidea baitute zenbait kudeaketa egiteko lokaletan gutxieneko higienea izateko, bai eta langileek ere lantokian txukuntasuna izateko.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagokionez, Iruñeko Abejeras kaleko 1ean eta 5-7-9an dituen lokalez ari gara, eta, horregatik, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuak ezartzea herritarrei zerbitzua ematen zaien lokaletan gutxieneko higienea bermatzeko, bai eta langile publikoek berek ere lantokian txukuntasuna izateko.

Gutxieneko higiene hori bermatzeko, bada, beharrezkoa da asteazkenetan ohiko garbiketa egitea (normalean astelehen, asteazken eta ostiraletan egiten da), eta ostiraletan komunetako garbiketa egitea eta haietan behar diren materialak jartzea, baita paperontziak hustea eta zaborretarako poltsak eta hondakinak biltzeko bestelako elementuak kendu eta ordeztea ere.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena gobernuko agintaritzari dagokio, halaxe xedatzen baita lan harremanei buruzko araudia berritzen duen martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan. Eskumen hori Nafarroako Foru Komunitateak hartua du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikuluaren arabera.

Horrenbestez, kontuan hartuta Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldean eta Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR