57/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2018ko otsailaren 28an hartutako Erabakiaren babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ministroen Kontseiluak, 2018ko otsailaren 23ko bilkuran, baimena eman zion Nafarroako Foru Komunitateari maileguak formalizatzeko eta zor publikoa jaulkitzeko, muga 301.667.500 euro izanik.

Bestetik, Nafarroako Gobernuak, 2018ko otsailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, zorpetze-eragiketak egitea xedatu zuen, 260.083.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

Gobernuaren erabaki horrek, 3. puntuan, ahalmena ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, eskuordetze bidez, jaulkipenaren interes tasa eta epea finkatzeko. Halaber, 4. puntuan ezartzen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste, jaulkitzeko egunari eta prozedurari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak; eta ahalmena ematen dio kontseilariari erabakiak betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.

Beraz, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak eskatzen dituen baimenak izanik, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 20/2017 Foru Legearekin bat, eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoaren arabera, foru agindu baten proiektua igortzen da atxikita, non Nafarroako Zorraren 28. obligazio-jaulkipenaren baldintza guztiak zehazten baitira.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Jaulkipenaren ezaugarriak:

    Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko baldintza hauek izanen ditu:

    Zenbatekoa: 66.000.000 euro.

    Instrumentazioa: obligazio arruntak, bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, kontuko idatzohar bidez adieraziak.

    Jaulkipen data: 2018ko maiatzaren 4a.

    Amortizazioa: parean, 2037ko maiatzaren 4a.

    Jaulkipen prezioa: %99,372.

    Interes tasa: finkoa, %1,95 urtean (Egun/egun). MFBD-non ajusted.

    Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko maiatzaren 4an.

  2. Jaulkipenaren aseguramendua.

    Finantza entitate esleipen-hartzaileak jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko du; horretarako, dagokion kontratua izenpetuko da.

  3. Likidezia.

    Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR