57/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, NAN-PIN sistema ezartzen duena erregistro orokor elektronikoaren bidez dokumentuak aurkezteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 18.1 eta 19.1 artikuluetan xedatutakoa garatu beharrez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoa arautzen duen ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretua onetsi zen. Haren 9.2 artikuluak erregistro orokor elektronikoaren bidez dokumentuak aurkezteko baldintza orokorrak arautu zituen.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak berriki hartu dute indarra eta horrek egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan. Izan ere, erabat elektronikoa den administrazio baten alde egiten du eta administrazio publikoak behartzen ditu epe zehatz batzuk betetzera, besteak beste erregistro elektronikoa behin betiko ezarri arte, legezko eskakizun berriekin.

Bestaldetik, uztailaren 1eko 41/2015 Foru Dekretuaren bidez aldaketa egin zen Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren 14. artikuluan (“Identifikazio eta sinaduraren sistemak”). Aldaketa horren xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparru orokorrean eta Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan onartzen diren identifikazio elektronikoaren sistemak eta sinadura elektronikoarenak behar bezala arautu eta egituratzea. Halaber, printzipio orokor gisa, bi baldintza hauek betetzen dituen identifikazio elektronikoaren edozein sistema onartuko da: erabiltzailearen aldez aurreko erregistroa izatea eta erabiltzaile horren identitatea bermatzeko aukera izatea. Administrazio elektronikoaren arloko eskumena duen departamentuaren titularraren, hau da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren, foru aginduaren bidez arautuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio osoaren esparruan aplikatzen diren bide horiek.

Aurrekoari eta, bereziki, aipatu 39/2015 Legearen 9. eta 10. artikuluetan xedatutakoari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR