56/2020 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, jarraibideak eta neurriak ematen dira apirilaren 13ko SND/344/2020 Agindua garatzeko, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak ezartzen baitira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari eusteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 56/2020 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, jarraibideak eta neurriak ematen dira apirilaren 13ko SND/344/2020 Agindua garatzeko, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak ezartzen baitira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari eusteko. Apirilaren 24an onetsi zen Osasuneko kontseilariaren 17/2020 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, jarraibideak eta neurriak ematen dira apirilaren 13ko SND/344/2020 Agindua garatzeko, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak ezartzen baitira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari eusteko. Foru agindu hori apirilaren 13ko SND/344/2020 Aginduaren esparruan eman zen. Agindu horrek COVID-19a detektatzeko PCR proba diagnostikoak egiteko jarraibideak eta COVID-19 kasu baieztatuak jakinarazteko prozedura ematen zituen, eta, halaber, ezartzen zuen entitate publiko edo pribatu guztiek COVID-19 detektatzeko proba diagnostikoak egiteko edozein materialaren erosketari buruzko informazioa emateko betebeharra zutela.

Foru agindu horren laugarren puntuak ezartzen zuen zein zen, proba diagnostikoak egin eta gero, ezagutu diren COVID-19aren kasu baieztatuak jakinarazteko prozedura. Une hartan, proba diagnostikoak aipatzean PCR proba diagnostikoei buruz mintzatzen zen. Une hauetan, aldiz, PCR probez gain, badira beste proba diagnostiko baliozkotu batzuk SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzio aktiboa diagnostikatzeko, dagoeneko erabiltzen ari direnak. Beraz, haien emaitzak ere jakinarazi behar zaizkio Osasun Departamentuari, Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 7/2020 Foru Aginduak ezartzen duen moduan. Bidezkoa da, beraz, aipatu foru agindua aldatzea, Osasun Departamentuari zer kasutan egin behar zaion jakinarazpena argitzeko asmoz, eta ezarri behar da kasu baieztatuen emaitzak jakinaraztea nahitaezkoa dela, bai PCR proba diagnostikoak egin eta gero baieztatu direnak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR