56/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Energia elektrikoaren hornidura interes ekonomiko orokorreko zerbitzu bat da, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 2. artikuluan xedatzen denez. Lege horretan energia iturri berriztagarriez baliatzen diren ekoizpen instalazioak arautzen dira, energia elektrikoa ekoizteko gainerako teknologien modu bertsuan, ezarri beharreko berezitasunak ukatu gabe.

Energia elektrikoa energia eolikotik abiatuta ekoizteak eta ekoizpen hori sustatzeak onura ugari ditu, dudarik gabe, hala nola, ingurumenaren gaineko inpaktu apalagoa, erabiltzen diren lehengaien kosturik eza eta energia iturri endogeno baten erabilera. Era berean, aukera ematen du Nafarroako Foru Komunitateko ekonomiarako garrantzi handia duen sektore ekonomiko bat garatu eta sendotzeko.

Nafarroa erreferentea da Europan energia berriztagarrien arloan, aspaldi egin baitzuen horiek garatzearen aldeko apustu teknologiko eta industriala. Nafarroako Gobernuak 2016-2030 aldirako onetsitako Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S3 Estrategiaren arabera, energia berriztagarriena eremu ekonomiko estrategikoa da Nafarroarentzat.

Parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuaren bidez ezarritako esparru juridikoa ondoren onetsitako araudiak gainditu du, alde askotatik gainditu ere.

Foru dekretu honek 1996ko foru dekretua indargabetzen du, eta erregulazio berria ezartzen Nafarroan dauden parke eolikoen titularrek bete behar dituzten administrazio tramiteei dagokienez. Beraz, prozedura berria bat dator, zaharra baino areago, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearekin eta ingurumen nahiz hirigintza erregulazio berriarekin, helburua baita ziurtatzea prozesuaren funtzionaltasuna, tramiteen sinplifikazioa eta instalazio mota honen sustatzaileen segurtasun juridikoa.

Erregulazio hau koherentea da, halaber, 2030erako Nafarroako Energia Planean ezarritako aurreikuspenekin.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.6 artikuluak eskumena aitortzen dio Nafarroari arlo hauetan: energia ekoiztu, banatu eta garraiatzeko instalazioak, garraioa Nafarroako lurraldetik kanpora ateratzen ez bada eta haren aprobetxamenduak Estatuko beste lurralderik ukitzen ez badu, ur mineral, termal eta lurpekoak, hori guztia Estatuaren oinarrizko legeria deusetan ukatu gabe meatzaritzaren eta energiaren araubideaz den bezainbatean. Era berean, 57. artikuluaren arabera, Estatuko oinarrizko legeriaren barnean, Nafarroari dagokio meatzaritzaren eta energiaren araubidea legez garatu eta betearaztea.

Baimenerako prozeduraren diseinua elkarlanean egin dute Industria, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, ingurumen ebaluazioa egiteko eta lurzoru urbanizaezinean baimenak emateko prozedurekin koordinatuta dagoela ziurtatzeko.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren zortzian eginiko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

    2. Foru dekretu honen xedea da:

      1. Nafarroan energia eolikoaz baliatuta energia elektrikoa ekoizteko jarduera sustatzea.

      2. Nafarroan dauden parke eolikoak eta haiekin lotutako instalazioak, energia eramatekoak, baimentzeko prozedurak arautzea.

      3. Koordinatzea, batetik, ingurumen ebaluaziorako prozedurak, arlo horretako legeria indardunean ezarritakoak, eta lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarriak baimentzekoak, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari dagokien legeria indardunean araututakoak, eta, bestetik, b) letran aipatzen diren instalazioen administrazio baimenerako prozedurak.

    3. Aurreko ondorioetarako, ulertuko da parke eolikoa dela lehen mailako energia gisa haizea baliatuz energia elektrikoa ekoizten duen instalazioa. Haize-sorgailu batek edo batzuek osatuta egonen da, elkarren arteko konexio elektrikoa izanik, eta garraio edo banaketa sarearekiko konexio puntu bakar batekin. Parke eolikoaren parte izanen dira energia eramateko azpiegiturak, hau da, garraio edo banaketa sarearekiko konexioa eta, kasua denean, energia elektrikoaren transformazioa, bai eta sarbide eraiki berriak edo lehendik egon eta aldatzen direnak ere.

    4. Foru dekretu hau ez zaie aplikatuko sektore elektrikoari buruzko legeriaren eta hura garatzen duen araudiaren arabera administrazio baimenaren araubidetik kanpo dauden instalazioei, horrek ukatu gabe beste baimen batzuk eskuratu behar izatea aplikatzekoak diren beste xedapen batzuei jarraikiz, bereziki lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkienei.

    5. artikulua. Sareetan sartzeko prozeduren gardentasuna.

    6. Garraio eta banaketa sareak kudeatzen dituzten enpresek, irizpide tekniko egokienen arabera, informazio hau argitaratuko dute: sarbiderako gaitasun osoa, okupatua, baimendutakoa baina oraindik okupatu ez dena, eskatutakoa eta erabilgarria, betiere kontuan hartuz energia elektrikoaren ekoizpen eta kontsumorako Nafarroan dauden instalazioak eta nodoetan, 36 kV-eko tentsioa edo handiagoa dutenetan, dagoeneko konprometituta daudenak.

    7. Aurreko apartatuan aurreikusten den informazioa bitarteko telematikoen bidez jarriko da jendearen eskura, eta, betiere, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren bidez: www.nafarroa.eus.

  2. KAPITULUA

    Instalazioetarako baimena

    1. artikulua. Baimena emateko prozeduraren araubidea.

    2. Sektore elektrikoaren gaineko legeriak arautzen dituen baimen prozedurak arauzkoak dira, eta objektibotasunaren, proportzionaltasunaren, gardentasunaren, berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak beteko dituzte.

    3. Aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren tramitazioa eta ebazpena bata bestearen ondotik, aldi berean edo batera egiten ahalko dira.

    4. Zehazki onura publikoa deklaratzeko eskaera aurretiazko administrazio baimenaren eta/edo eraikitzeko baimenaren eskaerarekin batera egiten ahalko da, edo administrazio baimena lortu ondoren.

    5. ATALA

      Aurretiazko administrazio baimena

    6. artikulua. Prozeduraren hasiera.

      Parke eolikoak sustatu nahi dituztenek aurretiazko administrazio baimenaren eskaera aurkezten ahalko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan energiaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusian.

    7. artikulua. Eskatzaileen gaitasuna.

      Parke eolikoetarako baimenen eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. Lege gaitasuna: berezko nortasun fisikoa edo juridikoa izatea, enpresen aldi baterako batasunak kanpoan utzita.

      2. Gaitasun teknikoa: baldintza hauetako bat bete beharko dute:

        Lehena.–Energia elektrikoa ekoizteko jarduera gutxienez azken hiru urteetan bete izana.

        Bigarrena.–Akziodunen artean bazkide bat izatea, gutxienez, sozietatearen kapitalean ehuneko 25eko edo gehiagoko parte-hartzea duena, eta ekoizpen jardueran bere esperientzia frogatu dezakeena, azken hiru urteetakoa.

        Hirugarrena.–Ekoizpen jardueran gutxienez hiru urteko esperientzia dutela frogatzen duten teknikariak izatea, enpresakoak izan nahiz ez.

      3. Gaitasun ekonomikoa: proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa bermatzen duten frogagiriak aurkeztu beharko ditu, baina administrazio eskudunak frogagiri horiek aurkeztetik salbuesten ahalko du lehenagotik ere argindarraren ekoizpen jardueran ari direnak.

    8. artikulua. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

      Aurretiazko administrazio baimenerako eskaerari dokumentazio hau erantsi beharko zaio, formatu elektronikoan eta behar bezala izenpetuta:

      1. Eskatzailearen lege gaitasuna eta gaitasun tekniko eta ekonomikoa frogatzen duen dokumentazioa.

      2. Parke eolikoaren aurreproiektua, energia eramateko azpiegiturak, eraikinak eta parkeko sarbideak barne. Horrez gain, kopia gehigarri bat aurkeztuko da ukitutako udalerri bakoitzeko, formatu elektronikoan.

        Aurreproiektuan jasoko dira, halaber, lege aldetik nahitaezkoak izan daitezkeen beste edozeinekin batera, zehaztapen hauek:

        Lehena.–Parke eolikoa kasuan kasuko tokian ezartzea edo aldatzea justifikatzen duten arrazoiak, edozein motatakoak. Erabilitako irizpide teknikoak ere jaso beharko dira, gutxienez ere ikuspuntu hauetatik:

        –Baliabide eolikoa. Bertan dauden baliabide eolikoen azalpena jasoko da, neurketen bidez egina, edo behar adinako baliabide dagoela baieztatzen duen azterketa edo modelizazio bat.

        –Energia eramateko azpiegituren plangintzaren optimizazioa.

        –Kultur ondarea.

        –Kokalekua hautatzeko erabilitako ingurumen arloko irizpideak, barne hartuta Nafarroako Plan Energetikoan aurreikusitako harrera maparekin duen erlazioa.

        ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR