552E/2017 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 29an emandako 9/1996 Foru Aginduaren bidez, Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoa sortu zen.

Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera azken aldiz Osasuneko kontseilariak ekainaren 25ean emandako 72/2013 Foru Aginduaren bidez aldatu zen eta gaur egun Osasun Departamentuaren aurreko egitura organikoaren postuak biltzen ditu.

Osasun Departamentuaren antolaketan izandako aldaketen ondorioz, eta baita Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izandakoen ondorioz ere, hobe da Txertaketen Alholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak proposaturik, eta osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. –Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzea, honelakoa izan dadin:

    –Osasuneko zuzendari nagusia; burua izanen da.

    –Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea; buruordea izanen da.

    –Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaile titularra.

    –Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko titularra.

    –Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Ataleko titularra.

    –Prebentzio Medikuntzaren eta Osasun Publikoaren arloko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR