551E/2017 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen dira Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Desgaitasuna da nor bere gain bizitzeko jarduera funtsezkoak egiteko mugapena. Mendekotasuna da arrazoi fisikoak, psikikoak edo intelektualak direla-eta eguneroko bizitzarako laguntza handiak behar dituzten pertsonen egoera.

Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen onespenak aldaketa ekarri zuen mendekotasuna duten pertsonak artatzeko ereduan, zerbitzu publikoen aldetik artatuak izateko eskubidea eskuratu baitzuten.

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2014ko irailaren 16an onetsitako Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak osasuneko lehentasunezko 12 estrategia ezartzen ditu, eta horietako bat da Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategia.

Osasun Plana gauzatzeko palanken eta tresna estrategikoen artean, kontuan hartzen da “Osasuna politika guztietan” izenekoa, eta, horregatik, beharrezkoa da departamentuen arteko politikak egitea. Horregatik eratu zen departamentu arteko batzorde bat, baita departamentu arteko lantalde batzuk ere, “Desgaitasunari Arreta Ematea eta Autonomia Sustatzea” gaiari heldu diotenak, besteak beste.

Nolanahi ere, beharrezkoa ikusten da, Osasun Planeko gainerako estrategietan bezala, Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiari behar dituen tresnak ematea, esaterako estrategiako Batzorde Tekniko bat, ahalbidetuko dituena jarraipen egokia, ebaluazioa eta kontuak ematea Osasun Planaren Koordinazio Batzordeari, eta, orobat, hark zuzendaritza organoei eta oro har Nafarroako gizarteari.

Osasun Planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk ezartzea, haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz arduratuko direnak, eta segimendua eta ebaluatzeko baliabideak ere behar direla.

Horregatik, beharrezkoa ikusi da erantzukizun maila batzuk ezartzea, eta, hala, honako figura hauek sortzea: estrategiaren arduradun teknikoa, programen koordinatzaileak eta estrategiako Batzorde Teknikoa. Horietako bakoitzaren eginkizunak eta izendapena foru agindu honetan finkatuko dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. –Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren helburuak ezartzea. Hona hemen:

    1. Biztanleriaren hilkortasun goiztiarra eta saihesteko modukoa gutxitzea.

    2. Morbilitatea eta larritasuna gutxitzea, batez ere ezgaitasun handienak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR