55/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Lizarrako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakundearen egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta, horretarako, dagokion mailako araudiko xedapenak emanen direla.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du osasun laguntzako zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura berriak argi eta garbi bereizten ditu, batetik, goi zuzendaritza, organo zentraletan datzana, eta, bestetik, egitura periferikoa, osasun zentroen kudeaketa bere gain hartzen duena (Nafarroako Ospitalegunea, Osasun Mentala, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak).

Orobat, osasun laguntzaren osotasuna bermatzeko xedearekin, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailetza integratua berreskuratu da, eta haren menpe egonen dira García Orcoyen Ospitalea eta Lizarrako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroak.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak dauden baliabideak berregituratzea proposatu du, etorkizun hurbileko lehentasun, helburu eta ekintzetara egokitzea bermatzeko, osasun laguntzako prozesu osoari arreta emanez.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

  1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

    Foru agindu honen xedea da Lizarrako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura ezartzea, Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen zereginak eta oinarrizko osasun laguntzaren arlokoak hobeki garatzeko.

  2. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren egitura.

  3. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren menpe jardunen du, eta Lizarrako Osasun Barrutiari dagozkion oinarrizko osasun laguntzako langileak eta baliabideak biltzen ditu.

  4. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak bere egituran zentro hauek ditu:

    1. Alloko OOLT.

    2. Antzin-Ameskoetako OOLT.

    3. Lizarrako OOLT.

    4. Lodosako OOLT.

    5. Los Arcosko OOLT.

    6. San Adriango OOLT.

    7. Vianako OOLT.

    8. Villatuertako OOLT.

  5. Aurreko atalean zehazten diren oinarrizko osasun laguntzako taldeek egitura organiko hau dute:

    1. Alloko OOLT: Alloko OOLTko Zuzendaritza eta Alloko OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza.

    2. Antzin-Ameskoetako OOLT: Antzin-Ameskoetako OOLTko Zuzendaritza eta Antzin-Ameskoetako OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza.

    3. Lizarrako OOLT: Lizarrako OOLTko Zuzendaritza, Lizarrako OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza eta Lizarrako OOLTko Unitate Administratiboko Burutza.

    4. Lodosako OOLT: Lodosako OOLTko Zuzendaritza, Lodosako OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza eta Lodosako OOLTko Unitate Administratiboko Burutza.

    5. Los Arcosko OOLT: Los Arcosko OOLTko Zuzendaritza eta Los Arcosko OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza.

    6. San Adriango OOLT: San Adriango OOLTko Zuzendaritza, San Adriango OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza eta San Adriango OOLTko Unitate Administratiboko Burutza.

    7. Vianako OOLT: Vianako OOLTko Zuzendaritza eta Vianako OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza.

    8. Villatuertako OOLT: Villatuertako OOLTko Zuzendaritza eta Villatuertako OOLTko Erizaintza Unitateko Burutza.

  6. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren eginkizunak.

  7. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruak eginkizun hauek ditu:

    1. Lizarrako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea, atxikitzen zaizkion baliabideen bidez.

    2. Bere menpeko zentroen jarduerak zuzentzea, prebentzioari, sendaketari eta errehabilitazioari dagokienez, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuari atxikitako langileen eta baliabideen bitartez.

    3. Osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta lehentasuna duten paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

    4. Laguntzaren prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko behar diren jarduketak betetzea, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialarekin eta gainerako osasun zentroekin koordinatuta.

    5. Bertaratu beharrik gabeko sail arteko kontsulten, erresoluzio handiko zirkuituen eta osasun laguntza emateko definitzen diren beste modu batzuen plangintza operatiboa dagokion eremura egokitzea.

    6. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza Hobetzeko Plana sustatzea Lizarrako Osasun Barrutiko osasun eskualde oinarrizkoetan osotara gara dadin.

    7. Lizarrako Osasun Barrutiaren esparruan garatzea Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Estrategia, Estrategia Soziosanitarioa eta Osasun Planean aurreikusitako gainerako estrategiak.

    8. Kalitate zientifiko-teknikoaren, eragimenaren eta segurtasunaren eta erabakitzeko ahalmenaren hobekuntza sustatzea oinarrizko osasun laguntzan.

    9. Laguntza, irakaskuntza eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen, prozeduren, funtzionamendurako arauen eta protokoloen proposamenak egin, hartu eta gomendatzea, haiek onesteko eta, onetsita direla, haiek administratzea, betiere horietan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta berezko autonomia galarazi gabe.

    10. Burutzaren helburuen proposamenak, jarduketak eta urteko txostena prestatzea.

    11. Zentro edo zerbitzuetako zuzendaritza edo arduradun hierarkikoekin laguntzaren kalitatea hobetzeko helburuak eta mota guztietako baliabideen beharrak ezartzea, Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari igortzeko.

    12. Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

    13. Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari aholku ematea modu iraunkorrean.

    14. Osasun Administrazioaren ordezkari izatea eskualde oinarrizkoetako Osasun Kontseiluetan, haien funtzionamendua bultzatzeko.

    15. Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, bere menpeko langileei dagokienez.

    16. Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR