54/2020 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

237. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 12a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 54/2020 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz. 2020ko ekainaren 20an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren erabaki bat, 2020ko ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen zela deklaratzen zuena eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak ematen zituena, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Erabaki horren xedea zen prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzea COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta, orobat, gerta daitezkeen berragertzeak prebenitzeko, behin Nafarroako Foru Komunitatean 3. fasea gaindituta eta alarma egoerak indarra galdu ondoren.

Aipatutako erabakiaren 5. puntuan xedatzen denez, bertan ezarritako prebentzio neurrien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen da, unean uneko epidemiologia eta osasun egoerarako egokiak direla bermatzeko.

Erabaki horrek ezartzen du, halaber, Osasun Departamentuaren titularrak, osasun arloko agintari gisa, erabakia aplikatzeko beharrezko neurriak hartzen ahalko dituela eta, aplikatzekoa den araudiaren arabera, eta bilakaera epidemiologikoa ikusirik, erabaki horretan ezarritakoen neurri gehigarri, osagarri edo murriztaileak ezartzen ahalko dituela, beharrezkoak badira.

Era berean, Osasuneko kontseilariak 42/2020 Foru Agindua eman zuen irailaren 11n, neurri murriztaileagoak ezartzen zituena, batez ere esparru familiar eta sozialera bideratuta, Nafarroako Foru Komunitate osorako, hamabost egun naturaleko indarraldiarekin, zeina geroago luzatua eta aldatua izan baita.

Alabaina, Nafarroa osorako oro har ezarritako neurri horiek ez dute lortu nahi zen eragina. Izan ere, aipatu neurriak hartu zirenean, Nafarroan, abuztuaren 31tik irailaren 6ra arteko astean, baieztatutako diagnostiko berrien tasa 175ekoa zen 100.000 biztanleko, eta 40. astean, neurriak luzatu ziren horretan, 303 kasukoa. Urriaren 11n balioztaturiko datuek erakusten dutenez, azken 7 egunean metatutako intzidentzia-tasa 397koa da, hau da: 50 kasu baieztatu 100.000 biztanleko (%31ko igoera). Azken 14 egunean metatutako intzidentzia-tasa, berriz, 683koa da; hau da: 93 kasu 100.000 biztanleko. Kopuru horiek, beraz, nabarmen gainditzen dituzte 250 eta 500 kasuak 100.000 biztanleko. Gaur egun, 307 agerraldi aktibo daude, eta 2.637 pertsona biltzen dituzte.

307 agerraldi aktibo horietatik, 132 (%43) esparru familiarrari dagozkio; 57 (%18,6) esparru sozialari; 72 (%23,5) esparru familiar eta sozialari; 13 (%4,2) esparru soziosanitarioari; 10 (%3,3) lan esparruari; 8 (%2,6) eskolari dagozkio, eta azkenik, 15 (%4,9) mistoak dira, esparru familiar eta sozialekoak ez diren beste batzuetakoak.

Agerraldiek biltzen dituzten 2.637 pertsonei dagokienez, 816 (%31) esparru familiarrean kokatzen dira; 470 (%17,8) esparru sozialean; 504 (%19,1) esparru familiar eta sozialean; 402 (%15,2) esparru soziosanitarioan; 231 (%8,8) lan esparruan; 85 (%3,2) eskolan biltzen dira, eta azkenik, 131 (%5) mistoak dira, esparru familiar eta sozialekoak ez diren beste batzuetakoak.

Argi dago, beraz, egoera berriak beharrezkoa egiten duela neurri berriak hartzea eta aurretik hartutako neurri orokor batzuk aldatzea.

Dagoeneko badugu neurri murriztaileagoen eraginaren esperientzia, halako neurriak hartu behar izan baitziren Nafarroako udalerri eta auzo batzuetan birusaren hedapena saihesteko (Mendillorri, Tutera, Leitza, Azkoien, Funes, Faltzes, San Adrián, Cadreita, Zarrakaztelu, Castejón, Cintruénigo, Fustiñana, Valtierra eta Alesbesen), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Neurri horien bidez, funtsean, murrizketa bereziak ezarri ziren taldean biltzeko, bai esparru publikoan bai pribatuan. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken txostenetan, neurri horiek aplikatu dituzten udalerriei buruzkoetan, ondorioztatu da beheranzko joera dagoela eta hartutako neurrien emaitzak onak direla.

Gaur egun, baina, udalerri bakar bat ere ez da libratzen: edozein irits daiteke neurri murriztaileagoak aplikatu behar izan dituzten udalerrien antzeko adierazle epidemiologikoetara. Aintzat hartuta ezen, oro har, kasu asko dagoela, azken egunetako kopuruak errekorrak izan direla, eta ezarritako neurri bereziek emaitza onak izan dituztela, komenigarria ikusten da horiek aldi baterako hartzea Nafarroa osorako.

Xedea da, ahal den neurrian, taldeko harremanak saihestea, bai esparru publikoan, bai pribatuan, eta egoera oneratzeko prebentzio neurriak areagotzea, arreta berezia jarriz bilkura sozialen eta familiarren esparruan, edozein lekutan. Izan ere, Osasun Departamentuak dauzkan datuen arabera, kutsatzeak horrelako bilkuretan gertatzen ari dira, hainbat esparrutan: ostalaritzan, familia ospakizunetan, jaien ospakizunetan (esaterako, ezkontzak, bataioak, jaunartzeak, konfirmazioak eta bestelako ekitaldiak, senideen eta lagunen artean ospatzen direnak).

Ebidentzia badago justifikatzen duena esparru horietan neurriak hartzea, hala erakutsi baitu ostalaritzarekin, ospakizun erlijioso eta sozialekin, egoitzekin eta komunitate erlijiosoekin lotutako agerraldietan egindako kontaktuen jarraipenak.

Ostalaritzaren esparruko kutsatzeei buruzko datuek beste murrizketa batzuk justifikatzen dituzte, hala nola barnean baimendutako gehieneko edukiera %30ekoa izatea, barran kontsumitzeko debekua edo 22:00etan ixtea.

Ospakizun familiar eta sozialen esparruko kutsatzeei buruzko datuek, halaber, justifikatzen dute pertsona kopurua murriztea, bizikideak ez direnean, ospakizunak edo ekitaldi jakin batzuk egiteko.

Era berean, bidezkoa da neurriak hartzea erabilera komuneko espazioetarako, hala nola funtzio anitzeko aretoetarako. Izan ere, areto horietan, bizikideak ez diren pertsona talde handiak elkar daitezke, eta hor arrisku handia dago kutsadura zabaltzeko.

Azken batean, foru agindu honek dituen neurri murriztaileak honako hauei buruzkoak dira: ostalaritza eta jatetxeak; beilak eta hiletak; ezkontzak, jaunartzeak eta beste ospakizun sozial, erlijioso edo zibil batzuk; txikizkako establezimenduak eta lokalak eta jarduera eta zerbitzuetakoak; bide publikoan jarduten duten merkatuak; akademiak; autoeskolak; irakaskuntza ez-arautuko zentroak eta prestakuntza zentroak; jarduerak etetea; haurren jolastokien eta aire zabaleko kirol eremuen itxiera; sei lagunera murriztea esparru publikoko zein pribatuko bilkurak. Era berean, neurri orokorrak ere ezartzen dira higieneari eta prebentzioari dagokienez, batez ere, aireztapenari dagokionez; izan ere, ebidentzia zientifikoa badago, eta gero eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR