54/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez bertan behera uzten baita lantokietako jarduera presentziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, funtsezko zerbitzu publikoentzat izan ezik, koronabirusaren (COVID-19) bilakaera epidemiologikoaren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 54/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez bertan behera uzten baita lantokietako jarduera presentziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, funtsezko zerbitzu publikoentzat izan ezik, koronabirusaren (COVID-19) bilakaera epidemiologikoaren ondorioz. ATARIKOA

COVID-19 koronabirusaren pandemiak ekarri duen osasun krisiak sortutako egoera berezia dela eta, hainbat neurri hartu behar izan dira, batez ere martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zenetik. Testuinguru horretan onetsi da martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege-dekretua, ordaindutako baimen berreskuragarri bat arautzen duena funtsezko zerbitzuak betetzen ez dituzten besteren konturako langileentzat, COVID-19aren kontrako borrokaren baitan herritarren joan-etorriak murrizteko xedez. Arau horren lehen xedapen gehigarrian administrazio publikoko langileez xedatzen denez, autonomia erkidegoetako organo eskudunek ematen ahal dituzte administrazio publikoetako langileen zerbitzuak arautzeko beharrezkoak diren jarraibideak eta ebazpenak, funtsezkotzat jotzen diren zerbitzu publikoen funtzionamendua mantentzearren.

Horiek horrela, kontuan harturik aparteko egoera honetan komeni dela ahalik eta gehien murriztea pertsonen joan-etorriak, bidezkoa da onestea foru agindu hau, zeinaren bidez erabakitzen baita bertan behera uztea lan presentziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lantokietan, salbu eta funtsezko zerbitzu publikoak emateko eskumena duten unitateen kasuan. Unitate horiek saiatuko dira lan ez-presentziala egiten ahal den neurrian, baina lan presentziala egiteko gaituta egonen dira eman beharreko zerbitzuen izaerak hala eskatzen duenean edo beharrezkoa denean zerbitzu publikoa modu egokian emateko.

Horrez gain, foru agindu honetan zehazten da zein diren funtsezko zerbitzu publikoak martxoaren 18ko 51/2020 Foru Aginduan aurreikusitakoari jarraikiz, arau horretan zerbitzu horiek ezarri baitziren, koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen martxoaren 18ko Foru Lege-dekretuan langileriaren arloan xedatzen diren neurriak aplikatzearen ondorioetarako.

Horrenbestez, indarreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR