54/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren.

2017ko irailaren 10ean emandako 363/2017 Epaiaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baliorik gabe utzi ditu hizpide ditugun Estatutuetako 20.2 artikulua eta 22. artikuluko 1., 3. eta 4. apartatuak.

20.2 artikuluak arautzen zuen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendari izateko izendatutako pertsonak osasun arloko langileen artetik aukeratuko zirela, baina artikulu hori baliogabetu zen lotura zuzena duelako 27.2 artikuluarekin. Izan ere, 27.2 artikuluak ezartzen du hizpide ditugun zuzendaritzek ikuskapen, ebaluazio, egiaztapen eta plangintza lanak eginen dituztela, bere erantzukizunpeko eremuko dokumentazio klinikoari eta medikoari dagokionez, laguntzaren kalitatea, pazientearen eskubideak betetzen zirela eta bere menpeko langileek laguntza arloko betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko bakar-bakarrik.

Baliogabetu ziren, era berean, 22. artikuluko 1., 3. eta 4. apartatuak, ad casum justifikatu behar direlako libreki izendatutako postuak; eta ez da justifikatu, ez Estatutuak izapidetzean, ez eta Estatutuetan bertan ere, zergatik diren libreki izendatzekoak lanpostu hauetan aritu behar direnak: laguntza arlokoak ez diren zerbitzuetako buruak, Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankuko zuzendaria eta Erizaintza arloetako eta ataletako buruak.

Aipatutako epai horren ondorioz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak aldatzea proposatu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak berak, honako hauek segurtasunez izendatzeko: Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako zuzendariak, Laguntza Zerbitzuetako buruak, Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehunen Bankuko zuzendaria, eta Erizaintza arloetako eta ataletako buruak.

Kontuan izanik 27.2 artikuluarekin lotura zuelako baliogabetu zela 20.2 artikulua, azken hori bere horretan utziko da, eta 27.2 artikulua aldatuko da. Horrela bada, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendariak ezabatuko dira artikulu horretan adierazitako eginbeharrak dituztenen artetik.

22. artikuluko 1. eta 3. apartatuak bere horretan utziko dira, foru dekretu hau izapidetzeko espedientean justifikatu baita zergatik hartzen diren libreki izendatzeko lanpostutzat aipatu apartatu horietan adierazitakoak. Zehazki, honako arrazoi hauek eman dira lanpostu horiek libreki izendatu beharrekoak direla justifikatzeko: batetik, asistentzialak ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR