54/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako Departamentuari baimena ematen diona Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak ezartzeko, musikako lanbide ikasketei dagozkienak, eta aldatzen duena ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez ezarri ziren Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, VI. kapituluko lehenbiziko atalean arautzen ditu musikako eta dantzako oinarrizko eta lanbideko irakaskuntzak. Abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuak finkatu zituen musikako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak.

Martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak, otsailaren 21eko 12/2011 Foru Dekretuak aldatuak, ezarri zuen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean. Arau horren 6.2 artikuluak Hezkuntza Departamentuari ahalmena ematen dio espezialitate berrien ezarpena baimentzeko.

Proposatzen da Nafarroako Foru Komunitaterako musikako lanbide ikasketak zabaltzea, Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak gehituz. Bi espezialitate horiek jaso ziren bai ekainaren 14ko 428/2013 Errege Dekretuan (haren bidez ezarri ziren Musika eta Dantza ikasketekin loturiko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko irakaskuntzako espezialitateak) bai abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuan, 4. artikuluan, eta, era berean, 6. artikuluan ezarri zen zer irakasgaik osatzen duten espezialitate bakoitzeko curriculuma.

Martxoaren 19ko 79/2007 Foru Aginduan, zeina aldatu baitzen martxoaren 8ko 44/2010 eta maiatzaren 3ko 76/2010 foru aginduen bidez, finkatu ziren Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia Nafarroako Foru Komunitatean. Espezialitate berriak ezartzeko, beharrezkoa da 79/2007 Foru Agindua aldatzea, Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa lanbide ikasketen egitura eta ordutegia ezartzeko.

Musikako lanbide ikasketetako Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak ezartzeko eta horien egitura eta ordutegia zehazteko prozedurari hasiera eman zion Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 7ko 12/2017 Foru Aginduak.

Ikusirik Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. –Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak sartzea Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako lanbide heziketako espezialitateen zerrendan.

  2. –Martxoaren 19ko 79/2007 Foru Agindua aldatzea (martxoaren 8ko 44/2010 eta maiatzaren 3ko 76/2010 foru aginduen bidez aldatu zen), Baxu Elektrikoa Eta Gitarra Elektrikoa espezialitateen egitura eta ordutegia ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza profesionaletan, foru agindu honen I. eranskinean ageri den bezala.

  3. –II. eranskinean adierazi dira musikako lanbide ikasketetako musika-tresna...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR