53E/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez handitzen baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen deialdirako baimendutako gastua, Nafarroako toki entitateentzat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak eta “Eginkizunak bateratzeko tokiko itunak” programa garatzearren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak martxoaren 1ean emandako 18E/2018 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen deialdia, Nafarroako toki entitateentzat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak eta “Eginkizunak bateratzeko tokiko itunak” programa garatzearren.

Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 339.669,74 euroko gastua baimendu zen, aldaketak egiteko aukera emanez, eskaera kopurua kontuan hartuta, aipatutako foru aginduaren 3. aginduarekin bat.

Deialdi honetan aurkeztutako eskaerak azterturik, Programen eta Genero Zeharkakotasunaren Atalak adierazi du hasiera batean baimendutako zenbatekoa ez dela aski eskaera guztiei erantzuteko, guztira 364.288,90 eurokoak baitira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, 31.3 artikuluan, xedatzen du, krediturik dagoen bitartean, gehieneko zenbateko osagarri bat ezartzen ahal izanen dela, beste deialdi bat egin gabe, baldin eta deialdiaren oinarrietan zehaztuta badago.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emandako martxoaren 1eko 18E/2018 Foru Aginduaren 3. aginduak honako hau ezartzen du: “Salbuespen gisa, deialdi honetarako zenbatekoa handitzen ahal izanen da, guztira 360.000 euro izan arte, kontuan hartuta zenbat eskaera aurkezten diren; horretarako, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak foru agindu bat emanen du, beste deialdi bat egin gabe, betiere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoa betez.”

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 31. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dira kreditua handitzea baimentzeko, eta diru-laguntzak emateko ebazpena ematea falta da orain.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzerik, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berri bat hasterik ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR