535/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, otsailaren 2ko 3/2015 Foru Legea garatzen duena. Lege horren bidez ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza-txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza-txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen duen otsailaren 2ko 3/2015 Foru Legeak, azken xedapenetako lehenbizikoan, ahalmena ematen zaio gizarte zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuari bere eskumenen esparruan foru lege hori garatu, aplikatu eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.

Zehazki, laguntza-txakurren erabiltzaileek izenpetu behar dituzten aseguru-polizen erantzukizun zibileko estaldura-muga zehaztu behar da, bai eta txakur horiei bizkarroiak kentzeko aldizkakotasuna ere, foru legearen 11.1.b) eta 16.1.f) artikuluei jarraikiz. Foru agindu honen I. kapituluan egiten dira zehaztapen horiek.

Foru legean ezarritako prozedurak tramitatzeko eta ebazteko organo eskudunak ere zehaztu behar dira, eta arauak osatu eta garatu behar dira arlo hauetan: laguntza-txakurren izaera aitortzea, foru legearen lehen xedapen iragankorrean ezarritako egiaztapena egokitzea eta baimen berezia ematea hirugarren pertsona bati irisgarritasun-eskubide horretaz baliatzeko (foru legearen 4.7 artikulukoa). Gai hauek guztiak foru agindu honen II. kapituluan eta bosgarren xedapen gehigarrian jorratzen dira.

Foru legearen bigarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezarritako agindua betetzeko, erabiltzaileen eta laguntza-txakurren arteko lotura-unitateen erregistroa arautzen da foru agindu honen III. kapituluan.

Azkenik, lehen hiru xedapen gehigarrietan gai hauek zehazten dira: lotura-unitatea identifikatzen duen txartela, txakurren identifikaziorako bereizgarria eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren ahalmena dokumentazioa eskatzeko. Foru legearen 15.2 eta 20. artikuluetan aurreikusita daude gai horiek.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da prozedura eta gai hauek arautzea: laguntza-txakurren izaera aitortzea, foru legearen lehen xedapen iragankorrean itsu-txakurretarako ezarritako egiaztapena egokitzea, hirugarren pertsona bati irisgarritasun-eskubide horretaz baliatzeko baimen berezia ematea, erabiltzaileen eta laguntza-txakurren arteko lotura-unitateen erregistroa, laguntza-txakurren erabiltzaileen zenbait betebeharren irismena ezartzea eta txakur horiek bete behar dituzten zenbait betebehar higieniko-sanitario zehaztea.

    2. artikulua. Erantzukizun zibileko estaldura-muga.

    3. Laguntza-txakurren erabiltzaileek erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat izenpetu behar dute txakurrek hirugarrenei eragiten ahal dizkieten kalteak estaltzeko. Gutxieneko estaldura-muga 300.000 euro izanen da ezbehar bakoitzeko.

    4. Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak egunera dezake erantzukizun zibileko estaldura-muga (aurreko idatz-zatian ezarria).

    5. artikulua. Laguntza-txakurrei bizkarroiak kentzeko aldizkakotasuna.

    6. Laguntza-txakurrei barneko eta kanpoko bizkarroiak kendu behar zaizkie hiruhilean behin.

    7. Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak egunera dezake laguntza-txakurrei bizkarroiak kentzeko aldizkakotasuna (aurreko idatz-zatian ezarria).

  2. KAPITULUA

    Prozedurak

    1. artikulua. Laguntza-txakurraren izaera aitortzeko prozedura.

    2. Laguntza-txakurraren izaera egiaztatzeko interesa duenak eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala betea, horretarako onesten den ereduari jarraikiz. Ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza-txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen duen otsailaren 2ko 3/2015 Foru Legearen 22. artikuluan eta foru agindu honen 7. artikuluan ezarritako datuak agertuko dira. Agiri hauek erantsiko zaizkio eskabideari:

      1. Eskatzailearen NANaren fotokopia, edo, bestela, bere nortasuna legez frogatzen duen beste agiri batena.

        Desgaitasun-egoera aitortzeko balorazioa Nafarroako Foru Komunitatean egina bada, edo, espedientea beste autonomia erkidego batetik lekualdatzeagatik edo beste arrazoi batengatik, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eskatzailearen datuak baditu, ez da aurkeztu behar.

      2. Hirugarrenei eragiten ahal zaizkien kalteak estaltzeko erantzukizun zibileko poliza bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR