53/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, otsailaren 27ko 61/2018 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 20ko 209/2015 Foru Aginduaren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Foru agindu hori apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren, maiatzaren 23ko 174/2016 Foru Aginduaren eta azaroaren 13ko 421/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren bidez, aldaketa guztiak dokumentu bakarrean bildu ziren eta arau berri bat onetsi zen, zeinaren bidez araubide orokorra ezartzen den Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

2018ko abenduaren 5ean, Europako Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren aldaketa onetsi zuen, lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntzarekin, 10. neurriaren barnean (nekazaritza, ingurumena eta klima). Beraz, hona hemen 10. neurrian (nekazaritza, ingurumena eta klima) barnean hartutako laguntzak:

1. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

2. Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz.

3. Nekazaritzako estepa habitatak hobetzea.

4. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzea.

5. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta hobetzea.

6. Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarria.

7. Estepako habitatak hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat.

8. Lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntza.

Kontuan izanik otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduak ez zuela azken ekintza barnean hartzen, hau da, lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntza, aldatu egin behar da, ekintzaren kontzesio, kudeaketa eta kontrolerako aplikatu beharreko xedapenak garatzen dituen kapitulu bat gehituz.

Otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren aldaketa honen bitartez laguntza berrien kudeaketa hobetzen duten alderdiak osatzen eta gehiago egokitzen dira Nafarroako LGParen helburuekin.

Urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak —NBEUF— eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak —LGENF— finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren) ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barnean, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR