53/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, arauak erregulatzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko, eta 2016ko laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abere hautatuen hazleen elkarteek lanean jardun dute azken urteotan liburu genealogikoak kudeatzen, errendimendu kontroleko programak garatzen eta genetikarekin, ugalketarekin eta ustiategiaren kalitatea eta kudeaketa hobetzearekin lotutako beste hainbat alderditan. Horrek, noski, abeltzainak profesionalizatzen lagundu du, eta abeltzaintzako produktibitatea eta errentagarritasuna handitzea ekarri. Urteak dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak elkarte hauei laguntza ematen diela beren jarduerak gara ditzaten.

Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Nekazaritzan baliabide genetikoak kontserbatu, erabili eta era jasangarrian garatzeko sostengua” neurriaren “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean dauden abere hazleen elkarteek ezin izanen dute ebazpen honetan planteatutako laguntza jaso.

Laguntza hauek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 27. artikuluan xedatuarekin bat datoz, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, XA.44154 zenbakiarekin.

Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunak aldez aurretik diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Horrenbestez, bidezkoa da laguntza hauen oinarri arautzaileak ezartzea eta 2016rako deialdia onestea.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatuko zaio.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Arauen onespena.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020 Programako “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babesik ez duten Nafarroako abere hazleen elkarteentzako laguntzak erregulatzen dituzten arauak onesten dira 2016-2020 eperako, foru agindu honen I. eranskinean biltzen den moduan, liburu genealogikoak kudeatzen dituzten abeltzain elkarteentzat.

  3. artikulua. Gardentasuna aitortzeko betebeharra.

    Onuradunek gardentasuna aitortzeko betebeharrari buruzko eredua onesten da, eta foru agindu honen II. eranskinean jaso da.

    Lehen xedapen gehigarria.–2016rako laguntzen deialdia.

  4. Liburu genealogikoak kudeatu eta “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babesik ez duten abeltzain elkarteentzako laguntzen deialdia onesten da 2016rako, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barrenean.

  5. Hilabeteko epea dago 2016an laguntza eskaerak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko kredituak.

    250.000 euroko zenbatekoa baimentzen da laguntza deialdi honen ondoriozko gastuetarako, “Abeltzain elkarteentzako laguntzak, autoktonoak ez diren arrazak” izeneko 710004 71310 4819 412202 kontu-sailaren kargura, 2016ko gastuen aurrekontutik.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzen deialdiaren erregistroa.

    Diru-laguntzen deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean inskribatzeko agintzen da.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Deialdiaren aurkako errekurtsoak.

    Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2016ko otsailaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    1. ERANSKINA

    “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei 2016-2020ko eperako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barrenean

  6. artikulua. Xedea eta helburua.

  7. 2016-2020 eperako oinarri arautzaileak ezartzea du xede foru agindu honek, liburu genealogikoak kudeatu eta Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barreneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden abeltzain elkarteei laguntzak emateko.

  8. Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barreneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden abere hautatuen hazleen elkarteei laguntza ekonomikoa ematea da helburua Nafarroan egiten dituzten lan hauetarako: liburu genealogikoak kudeatzea, errendimendua kontrolatzeko programen garapena, kontserbazio planak, arrazen hobekuntza eta aholkularitza genetikoa, balorazio genetikoa eta hobekuntza zabaltzeko plana.

  9. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 27. artikuluan jasotako aplikazio eremuan, salbuespen baldintzetan eta laguntza kategorietan kokatzen da laguntza araubide hau; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

  10. 2016ko otsailaren 1etik aurrera iraunen du laguntza araubide honek, edo, bestela, arau honek indarra hartzen duenetik 2020ko abenduaren 31 arte.

  11. artikulua. Onuradunak eta betebeharrak.

  12. Nafarroako arraza ez-autoktonoetako abere hautatuen hazleen elkarteek, behar bezala baimenduta, eskatzen ahalko dituzte laguntza hauek, baldintza hauek betez gero: abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko programa nazionala ezartzen duen abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako betebeharrak betetzea, ETE izatea Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinarekin bat, eta Espainiako abere arrazen katalogo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR