53/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa, onarpena eta garapena arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, artikulu bakarraren 3. idatz-zatian, 10. idatz-zatia gehitzen dio Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluari, eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortzen ditu hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan. Orobat, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, azken xedapenetako bosgarrenean, ziklo horiek ezartzeko egutegia ezartzen du. Horren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako lehen kurtsoa 2014-2015 ikasturtean ezarriko da.

Aurrekoa betetzeko, presako araubidea egin zen Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzei dagokionez, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen araubidea baino lehen. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak, V. kapituluan, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako sarrerari eta onarpenari buruzko determinazioak ezartzen ditu.

Era berean, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak 2014-2015 ikasturtean ezarriak direnez, bidezkoa da haren erregulazioa eta banaketa eta ikasleak onartzeko prozesua ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean, irakaskuntza horien araudi orokorra egin baino lehen.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

      Foru agindu honek helburu du Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen egiturari eta antolaketari buruzko jarraibide orokorrak ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan eta Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuan xedatuarekin bat; orobat, helburu du irakaskuntza horiek arautzea gure komunitatean, baita ikastetxe publiko, pribatu itundu eta funts publikoen bidez lagundutako erakundeetan ikasleak onartzeko prozedura ere, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egin ditzaten.

    2. artikulua. Xedea eta helburuak.

    3. Oinarrizko lanbide tituluak eskuratzeko irakaskuntzen xedeak eta helburuak dira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako oro har ezarritakoak.

    4. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 40.2 artikuluan zehaztutako helburuaz gain, non adierazten baita ikasleak etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratu edo bete behar dituela, honako hauek ere izanen dira ziklo horietako helburuak:

      1. Ikasleen garapena eta heldutasuna erraztea. Horretarako, ikasleek lanean eta gizarte eta kultur jardueran modu arduratsuan parte hartzea ahalbidetuko dieten ohiturak eta gaitasunak bereganatu behar dituzte. Gizarte trebetasunak eta autoestimua arreta bereziz landu behar dira.

      2. Oinarrizko prestakuntzari dagozkion eta aukeratutako lanbidearekin zerikusia duten gaitasunen garapena ahalbidetzea, gazteak lanbide, kultur eta gizarte jarduerarako prestatzea helburu nagusia dela.

      3. Segurtasunez lan egiteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko behar diren ohiturak eta jarrerak erakustea.

      4. Lan esperientziak eskaintzea lantokiko prestakuntza izeneko moduluaren bidez, lortutako prestakuntzaren eta lanbide gaitasunen arabera.

      5. Ikasleen laneratzea erraztea, tutoreen laguntza eta banakako orientabide soziolaboral eta akademikoaren bitartez, arreta berezia emanez haien garapen pertsonalari, ikaskuntzei, lan merkatuaren ezagutzari eta lan bilaketa aktiboari.

      6. Esparru desberdinetan prestakuntzarekin jarraitzeko beharrezko gaitasunak garatzea erraztea, bizitzan zehar ikasten segitzeko.

    5. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan sartzea.

    6. Lanbide Heziketako irakaskuntza horiek egin ditzakete, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.1 artikuluan ezartzen den bezala, ondoko baldintzak batera betetzen dituzten ikasleek:

      1. Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.

      2. DBHko hirugarren kurtsoa egin izana, edo, salbuespenez, DBHko bigarren kurtsoa edo curriculum egokituko programa bat egin izana.

      3. Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana, Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatutako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluan adierazitakoarekin bat.

    7. Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatuarekin bat, ikaslea irakaskuntza horietan sartzeko, baimentzeko agiria emanen dute gurasoek edo legezko tutoreek, eta agiria ikaslearen espedientean sartuko da, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko prozeduran erabiltzen diren gainerako agiri guztiekin.

    8. artikulua. Aholku orientatzailea.

      Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 28.7 artikuluan aipatzen den aholku orientatzaileak, Oinarrizko Lanbide Heziketan ikasleak inskribatzeko prozeduran erabiliak, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatua bete beharrez, ondokoa eduki beharko du gutxienez:

      1. Txosten arrazoitua, adieraziz helburuak zenbateraino bete diren eta dagozkion gaitasunak eskuratu diren.

      2. Ikastetxeak ikasleari jarri dizkion aniztasunarekiko arretatako neurrien identifikazioa.

      3. Aginduzko ebaluazio psikopedagogikoa, ikaslearekin izandako elkarrizketa barne.

      4. Azken aholkua, adieraziz hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzea ibilbide egokiena den ala ez den.

    9. artikulua. Modalitateak.

      Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen eskaintzak ondoko modalitate hauek izanen ditu, sartzeko baldintzak betetzen dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei berariazko erantzunak emateko asmoz eta haien egoera sozial, pertsonal eta hezkuntzakoaren ondoriozko aldagaiak kontuan izanik:

      1. Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatea.

        Modalitate hau lehentasunez zuzentzen zaio beharrezko ebaluazioa egin ondoren ikasteko jarrera positiboa agertzen duen ikasleari, etapako oinarrizko gaitasunak garatzea galarazten dizkioten zailtasun pedagogikoak egiaztatzen direnean DBHko aniztasuneko taldeetan edo talde arruntetan eta ikusten denean ikasleak eta haren legezko ordezkariek interesa agertzen dutela ziklo hauekiko, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratu edo betetzeko eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko.

        Bi ikasturte osoan egiten da. Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo hauek ikastetxe publiko eta ikastetxe pribatu itunduetan ikasi eta irakatsiko dira. Ikastetxeek Oinarrizko Lanbide Heziketako modalitate hori ezartzeko eska dezakete, eta Hezkuntza Departamentuak emanen du baimena.

      2. Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatea.

        Modalitate hau lehentasunez zuzentzen zaio beharrezko ebaluazioa egin ondoren ikasi-irakasteko prozesua nahasten duten jarrera desegokiak eta moldaera eza agertzen dituen ikasleari, baita ikasgelako lanari ez moldatzearekin lotzen den atzerapen larria eta absentismoa hezkuntza sistema uzteko arriskua agertzen dituenari ere, ikusten denean ikasleak eta haren legezko ordezkariek interesa agertzen dutela ziklo hauekiko Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko bai eta, halakorik bada, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak ere.

        Modalitate honek ekartzen du aniztasunarekiko arretari buruzko neurriak garatzea, Nafarroako Foru Komunitatean aniztasunarekiko arreta erregulatzen duen araudian ezarritakoak.

        Bi ikasturte osoan egiten da. Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitateko zikloak entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko pribatuetan, instituzioetan edo elkarteetan irakatsiko dira lehentasunez, Hezkuntza Departamentuak baimena eman ondoren, eta ikaslearen eskolatzea partekaturik egonen da, esan nahi baita Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen entitatea atxikita egonen dela ikaslea matrikulaturik izanen duen ikastetxe publikoari.

        Orobat, ikastetxeek Oinarrizko Lanbide Heziketako modalitate hori irakasteko baimena eska dezakete, eta Hezkuntza Departamentuak emanen du.

  2. KAPITULUA

    Inskripzioa, prozedura eta onartzeko irizpideak

    1. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea.

    2. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

      1. Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, irakasle-taldeak inskripzio-txostena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da zergatik Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitaterako proposatutako inskripzioa neurri egokia den ikasleak gaitasunak eskura ditzan. Tutoreak eginen du proposamen-txostena, foru agindu honen 1. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.

      2. Aholku orientatzailea: ikastetxeko zuzendariak orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Kontseiluaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; 4. artikuluan adierazitako atalak izanen ditu, gutxienez, foru agindu honen 2. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.

      3. Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: ikastetxeko zuzendariak irakasle-taldearen txosten proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, zuzendaritza-taldeko kide bat eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR