53/2015 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten duena, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta programa horiek 2015-2016 ikasturtean emateko oinarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumari buruzko indarreko arauek (abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua eta martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretua) hauxe ezartzen dute: “Curriculumeko hizkuntzen ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaio, ikasleen hizkuntz gaitasunen hobekuntzari begira”. Halaber, hau adierazten du: “baimena eman daiteke curriculumeko arloetako zati bat atzerriko hizkuntzetan irakasteko, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sortu gabe”.

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten du, sare itunduko ikastetxeetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta hobetzeko xedearekin, ikastetxeek beraiek eskatu eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hezkuntza Departamentuaren atzerriko hizkuntzak ikasteko programek indarra duen curriculuma garatzen dute, bi hizkuntzaren edo gehiagoren irakaskuntza koordinatuz. Horrek eskatzen du hezkuntza programak metodologia berrietara egokitzea eta horretan ari diren irakasle guztiak koordinatzea.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2015-2016 ikasturtean programa emateko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

  2. Ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programak sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan emateko oinarriak, ebazpen honen 2. eranskinean datozenak, onestea.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2015eko martxoaren 5ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

  5. ERANSKINA

    Deialdia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programa ematea baimentzeko

    Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

  6. Bigarren Hezkuntza ematen duten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko sare itunduko ikastetxe guztiek eskatzen ahalko dute atal elebidunen programa emateko baimena, deialdian parte hartu eta haren baldintzak betetzen badituzte.

  7. Ingeleseko edo frantseseko atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    2.1. Bere irakasgaia dagokion atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza ziurtagiria –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena– duen hizkuntzaz bestelako arlo bateko irakasle bat, gutxienez ere, plantillan izatea.

    2.2. Atal elebidunerako proiektu bat prestatzea (4. eranskina), atalaren irakaskuntzarako aurreikusitako programazioaz hornitua. Atal hauek garatuko dira, ebazpen honen 2. eranskinean jasotzen diren oinarrietan ezarritakoa kontuan hartuta:

    2.2.1. Atal elebiduna ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2015-2016):

    –Zer irakasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

    –Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren irakasgaiekin loturik.

    –Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta atzerriko hizkuntza ez beste irakasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

    –Atalaren antolaketaren datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

    –Programa emanen duten irakasleentzako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

    –Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

    2.2.2. Atal elebiduna etapako geroko ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena (2016-2017 ikasturtetik aurrera):

    –Zer irakasgai aurreikusten den atzerriko hizkuntzan ematea.

    –Zer plantilla aurreikusi den atalean irakasteko.

    –Ikastetxean, ziurtagiririk ez duten eta etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten irakasleek ziurtagiria izateko proposamena, behar denean.

    Bigarren oinarria.–Irakasleak.

    Atalaren xedeko hizkuntzako C1 maila badutela frogatu beharko dute atzerriko hizkuntzan ematen diren hizkuntzaz bestelako irakasgaien irakasleek otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduko, irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduko eta martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduko ziurtagirietako baten bitartez.

    Baldin eta proposatu diren irakasleak dagokien ziurtagiria lortzeko bidean badaude, horren berri eman beharko da eskaera egiten denean. Nolanahi ere, ziurtagiri hori ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

    Hirugarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

  8. Baimena lortzeko eskaera (3. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzak egina, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko da, hurrengo atalean aipatzen diren dokumentu guztiekin, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean.

  9. Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

    1. Atal elebidunaren proiektua, 2.2 puntuan aipatua. (4...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR