52/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren lanbide heziketako prestakuntza programak, “Lanbide Heziketa Bereziko zikloak” deituak, arautzen dituena hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzat, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hasierako lanbide kualifikazioko programak ezarri zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua lortzen ez duten hamasei urtetik gorako ikasleentzat, hamabost urtekoentzat salbuespen gisa, eta aldi berean xedatzen zuen autonomia erkidegoei zegokiela programa horiek erregulatzea. Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautu ziren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak Nafarroan.

2014-2015 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak ezarri direnez, Hezkuntza Departamentuak erabakia hartu du otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian “lanbide lantegiak” izenarekin adierazitako lanbide heziketako programak Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko baldintzak bete ez eta, lehenago, hasierako lanbide kualifikazioko programetako lanbide lantegiaren modalitatean sartzen ahal ziren ikasleen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutearren.

Orobat, Hezkuntza Departamentuak, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian ere oinarrituta, erabakia hartu du lanbide heziketako beste programa batzuk, “Lanbide Heziketa Bereziko zikloak” izenekoak, arautu eta ezartzeko 2015-2016 ikasturtean, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutearren.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren lanbide heziketako prestakuntza programak, “Lanbide Heziketa Bereziko zikloak” izenekoak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arautzearen aldekoa, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren lanbide heziketako prestakuntza programak arautzea du xede foru agindu honek, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzat.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

      Foru agindu hau hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzat lanbide heziketako berariazko programak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuetan aplikatuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ikastetxe horiek funts publikoekin sostengatuak izanik.

    3. artikulua. Xedea eta helburuak.

    4. Lanbide Heziketa Bereziko zikloak lanbide heziketako prestakuntza programak dira, hezkuntza behar bereziak, aldi baterakoak edo iraunkorrak, dituzten gazteen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutea helburu dutenak; gazte horiek, haien berariazko hezkuntza beharren ondorioz, hezkuntza arloko sostengu eta arreta jakin batzuk behar dituzte eta haien autonomia pertsonala eta sozialak arrazoizko itxaropenak ematen dizkie zenbait lanpostu eskuratzeko.

    5. Lanbide Heziketa Bereziko zikloek helburu hauek dituzte:

      –Lanpostu bat eskuratzeko eta gizartean aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren lanbide gaitasunak eta etengabeko ikaskuntzarenak lortzea.

      –Ikasleen garapen pertsonalean eta autoestiman, autogidaritzan eta autonomia pertsonalean eta sozialean laguntzea.

      –Ikasleek lanbide heziketaren hezkuntza sisteman eta enplegurako lanbide heziketaren sisteman aurrera egiten laguntzea, baita ikaskuntzan ere bizitzan zehar.

      –Beharrezko ohitura eta jarduerak eskuratzen laguntzea, lan jardueraren ondorioz gertatzen ahal diren arriskuen aurrean neurriak hartuz eta segurtasunez lan egiteko.

      –Lan esperientziak eskaintzea lantokiko prestakuntza izeneko moduluaren bidez, lortutako prestakuntzaren eta lanbide gaitasunen arabera.

      –Ikasleen laneratzea erraztea, tutoreen laguntza eta banakako orientabide soziolaboral eta akademikoaren bitartez, arreta berezia emanez haien garapen pertsonalari, ikaskuntzei, lan merkatuaren ezagutzari eta lan bilaketa aktiboari.

    6. artikulua. Modalitateak.

      Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75. artikuluan ezarritakoa garatuz, Lanbide Heziketa Bereziko (LHB) zikloak Nafarroako Foru Komunitatean emanen dira, bi modalitatetan:

      –A modalitatea: ikastetxe arruntetan ematen dena da. Desgaitasunari lotutako hezkuntza behar bereziak izan eta Curriculum Bereziko Unitateetan edo Curriculum Egokitzapen Garrantzitsuak dituzten ikastetxe arruntetan eskolatu direnentzat da.

      –B modalitatea: hezkuntza bereziko ikastetxeetan ematen dena da. Derrigorrezko etaparen ondotik desgaitasunari lotutako hezkuntza behar bereziak dituztenentzat da, haien egokitzeko abileziek, autonomiak eta desgaitasun mailak laguntza orokor eta jarraituak eskatzen dituztelako, lanerako ikastegi batean, enplegu zentro berezi batean edo beste enplegu modalitate batzuetan sartzeko aukera arrazoizkoak izanik.

    7. artikulua. Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan sartzeko baldintzak.

      Oro har, aldi berean hurrengo baldintzak betetzen dituzten ikasleak sartzen ahalko dira ziklo hauetan:

      –Adina: hamaseitik hogeita bat urte bitarte izatea, biak barne, Lanbide Heziketa Bereziko zikloa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehen.

      –Desgaitasunari lotutako hezkuntza behar bereziak izatea eta ikastetxe arruntetan, Curriculum Bereziko Unitateetan edo Curriculum Egokitzapen Garantzitsuak dituztenetan, edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan eskolatuak izatea, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu ez izatea.

  2. KAPITULUA

    Inskripzioa, prozedura eta onartzeko irizpideak

    1. artikulua. Ikasleak onartzeko prozedura.

    2. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez, arauak ematen dira Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.

    3. CREENA Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroaren bidez ezarritakoa da Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan ikasleak sartzeko prozedura, eta ikasleak ikasturte hasieran sartuko direla bermatzen duen epean bukatuta egon beharko du.

    4. artikulua. Inskripzio epeak, jarraibideak eta tramitazioa.

    5. Epe bakar bat dago Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan inskribatzeko, eta CREENA Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak ezarriko du ikasturte bakoitzerako.

    6. CREENA Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak finkatuko ditu ikasturte bakoitzeko prozesua zehaztuko duten jarraibideak.

    7. CREENA Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroan eginen da inskribatzeko eskaera, eta hark inskripzio eskaerak igorriko dizkie ikastetxeei.

    8. Ikastetxeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dute eskolatze prozesuaren tramitazio osoa.

    9. artikulua. Onarpena eta matrikulazioa.

    10. Ikasleak Lanbide Heziketa Bereziko ziklo batean onartutzat joko dira horrela agertzen direnean ikasle onartuen behin betiko zerrendan, edo Hezkuntza Departamentuak ikastetxe batean plaza esleitzen dienean.

    11. Onartua den ikastetxean eginen du matrikula ikasleak, CREENA Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak ezartzen dituen epeetan.

    12. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez arautuko dira Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan onartzeko irizpideak.

    13. artikulua. Espedientea eta haren lekualdaketa.

    14. Desgaitasunak izan eta Curriculum Bereziko Unitate batean ikasketak egin dituzten ikasleei buruzko informazioa zuzenean igorriko da ikastetxeetako orientabideko profesional batzuen eskuetatik besteenera, eta Bigarren Hezkuntzaren bukaerako sintesi txostena erantsiko zaio, Lanbide Heziketa Bereziko ziklorako.

    15. Desgaitasunari lotutako hezkuntza behar bereziak izan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Curriculum Egokitzapen Garrantzitsuekin egin dituzten ikasleen kasuan, txosten pedagogikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR