51/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Honen bidez epe berezia ezartzen da 2021eko lehen hiruhilekoari dagozkion autolikidazio-eredu batzuk aurkezteko eta, hala bada, horien diru-sartzeak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 51/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Honen bidez epe berezia ezartzen da 2021eko lehen hiruhilekoari dagozkion autolikidazio-eredu batzuk aurkezteko eta, hala bada, horien diru-sartzeak egiteko. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 40/2009 Foru Aginduaren bidez onetsi zen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua. Foru agindu horrek eta martxoaren 8ko 86/1993 Foru Aginduaren bidez onetsitako Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.4.a) artikuluak ezartzen dute, hurrenez hurren, PFEZren konturako ordainketa zatikatuen eta BEZren hiruhilekoko aitorpen-likidazioen aurkezpena eta diru-sartzea egin behar direla hiruhileko natural bakoitzaren hurrengo hilabetearen lehenbiziko hogei egun naturaletan.

Bestalde, abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduaren 48.6 artikuluan (Atxikitzailearen eta konturako diru-sarrera egitera behartutakoaren betebeharrak) xedatzen denez, artikuluak aipatzen dituen aitorpenak eta, hala bada, horiei dagozkien diru-sarrerak egin behar dira tributu arloan eskudun den departamentuaren titularrak errenta mota bakoitzerako ezartzen dituen epeetan, ereduetan eta moduan.

Azkenik, eta zentzu berean, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluan (Atxikitzailearen eta konturako diru-sarrera egitera behartutakoaren betebehar formalak) xedatzen denez, artikuluak aipatzen dituen aitorpenak eta, hala bada, horiei dagozkien diru-sarrerak egin behar dira tributu arloan eskudun den departamentuaren titularrak errenta mota bakoitzerako ezartzen dituen epeetan, ereduetan eta moduan.

Aurrekoarekin bat, 2021eko lehen hiruhilekoari dagozkion aitorpenak aurkezteko epe orokorra 2021eko apirilaren 20an amaitzen da.

Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.4 artikuluak xedatzen du, halaber, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrak luzatzen ahalko duela telematika bidez aurkezten diren aitorpenen epea, arrazoi tekniko eta sendoak badaude.

Hainbat arazo teknikok eragotzi dute 2021eko hiruhilekoari dagozkion aitorpen batzuk bide elektronikoz aurkeztea horretarako ezarritako epea bukatu aurreko egunetan. Hori dela eta, kasu batzuetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR