50/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du lanpostu berri batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, epai bat betearaztearren.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Epai bat betearaztearren, ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Osasun Mentala:

–Medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71854 zenbakia duena.

–Psikologo klinikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71855 eta 71856 zenbakia dutenak.

–Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71857 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71858 zenbakia duena.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR