50/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren testua onesten duena, unibertsitateko ikasleei atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuaren helburu estrategikoen artean dago atzerriko hizkuntzen ezagutza, batik bat ingelesarena, bultzatzea eta hori egiaztatzea, ikaslea motibatzeko ardatza eta baliabidea izan dadin, herritarren benetako gaitasuna eremu instituzionalean eta lanekoan neurtu eta baloratzeko. Hizkuntzak egiaztatzea lan merkatura sartzeko bidea bihurtu da. Hezkuntza Departamentuak, helburu horrekin bat, hezkuntza programak garatzen ditu unibertsitateaz kanpoko etapetako Nafarroako ikasleek atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza hobetzeko, eta haiek B1 eta B2 mailetan egiaztatzeko, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak Bigarren Hezkuntzarekin elkarlanerako koordinatzen duen programaren bitartez.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen intereserako da bi instituzioen arteko elkarlana, hizkuntzak ikasteko eta unibertsitateko ikasleen enplegagarritasuna eta mugigarritasuna bultzatzeko baliabideak optimizatzen dituzten lan ildoak finkatzeko, graduatua atzerriko hizkuntzetako egiaztapen ofizialetara sartzea erraztuz.

Bigarren Hezkuntzako ikasleek atzerriko hizkuntzetan lortutako gaitasun mailak ikusita, estrategikotzat jotzen da B2 eta C1 mailetako egiaztapenak sustatzea, lan arloan duen interesagatik.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren testua proposatzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nire gain hartzea Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak duen eskumena Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena onetsi eta sinatzeko, helburua izanik unibertsitateko ikasleei atzerriko hizkuntzen egiaztapena egitea.

  2. Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren testua onestea unibertsitateko ikasleei atzerriko hizkuntzen egiaztapena egiteko. Foru agindu honen eranskinean dago jasota.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Nafarroako Unibertsitatera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR