5/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

44. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 5/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz. Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri aparteko gehiago ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz; abenduaren 30era arteko indarraldia eman zien foru aginduak, egun hori barne. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak berretsi zuen foru agindu hori, abenduaren 15ean emandako 189/2020 autoaren bidez.

Era berean, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 28ko 64/2020 Foru Aginduaren bitartez luzatu ziren, baldintza berberetan, abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduan ezarritako neurriak. Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 29ko 205/2020 Autoaren bidez. Gerora, Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 13ko 1/2021 Foru Aginduaren bitartez, berriro luzatu zen, aldaketa puntual batzuk eginda. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak judizialki berretsi zuen foru agindu hori, urtarrilaren 14ko 3/2021 Autoaren bidez; neurri guztiak berretsi zituen, salbu terrazetan erretzeko debekua.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 2/2020 Foru Aginduaren bidez Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Agindua aldatu zen. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren, ostalaritzan eta jatetxeetan, Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak judizialki berretsi zuen foru agindu hori, urtarrilaren 21eko 8/2021 Autoaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 26ko 3/2021 Foru Aginduaren bitartez luzatu ziren, berriro, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2021 Foru Aginduan ezarritako neurriak. Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak urtarrilaren 27ko 10/2021 Autoaren bidez.

Bukatzeko, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 9ko 4/2021 Foru Aginduak berriz luzatu zituen Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak, eta haren aldaketak, eta judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2021eko otsailaren 10eko 18/2021 Autoaren bidez.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txostenaren arabera, azken asteko diagnostiko berrien tasak behera egin du, 68 kasukoa baita 100.000 biztanleko.

Azaroaren 30etik abenduaren 27ra arte metatutako intzidentzia egonkorra izan da: 95 kasu ingurukoa 100.000 biztanleko. Hala ere, joera hori urteko azken astean hautsi zen, aste horretan kasuak %34 emendatu zirelako, eta metatutako intzidentzia 123 kasu 100.000 biztanleko izatera iritsi zen. Aste horretatik aurrera, 7 egunetara metatutako intzidentziak goranzko joera eduki du, datu hauekin: 169, 218 eta 249 kasu 100.000 biztanleko urtarrilaren 4tik 10era, 11tik 17ra eta 18tik 25era arteko asteetan, hurrenez hurren, goranzko malda pixka bat leunagoa izan den arren. Lehendakariaren urtarrilaren 20ko 3/2021 Foru Dekretuaren ondoren, zeinetan ezartzen baita bizikideen artekoak izan daitezkeela soilik eremu pribatuko bilkurak, eta Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 2/2021 Foru Aginduaren ondoren, zeinetan debekatzen baita ostatuen barnean kontsumitzea, eten egin zen goranzko joera, eta urtarrilaren 25etik 31ra bitarteko astean eta otsailaren 1etik 7ra bitartekoan, 7 eguneko intzidentzia pasatu zen 100.000 biztanleko 233 eta 181 kasukoa izatera hurrenez hurren. Joan den astean jarraitu zuen jaisten, 100.000 biztanleko tasa 96 kasukoa izan baitzen, abenduan bezalatsu, eta azken aste honetan beherago egin du, 68 kasukoa baita 100.000 biztanleko.

Nabarmenki jaitsi dira 7 egunean metatutako intzidentzian islatutako gaixotasunaren transmisio adierazle epidemiologikoak, populazio orokorrari dagozkionak eta, batez ere, 64 urtetik gorakoei dagozkienak. Ospitaleen okupazio mailak ere jaisten ari dira, nahiz mantsoago, hala akutuen oheetan, nola ZIUko oheetan.

Aste honetan, SARS-CoV-2aren zirkulazio epidemikoak jarraitu du jaisten intentsitatearen mailan, eta, transmisioaren jaitsieraren ondorioz, ospitaleratzeen kopurua txikiagoa izan da.

Etengabeko jaitsiera horren atzean arrazoi hauek egon daitezke: urtarrilaren 20an hartutako neurri zorrotzagoak, jendea errutinara itzultzea oporraldiaren ondoren, eta, adinekoei dagokienez, zentro soziosanitarioetan hartutako txertoa; horretaz gainera, beste elementu batzuk egon daitezke, hala nola negu honetan izandako eguraldi epelagoa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren txostenaren arabera, azken lau astean nabarmenki eta gutxika-gutxika jaitsi dira COVID-19arekin lotutako larrialdiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan.

Urtarrilaren 18ko eta 25eko asteetan, guztira, COVID-19ak jotako 42 pertsona sartu behar izan ziren ZIUetan, eta gaixotasun hori zuten 19 pazienteri soilik eman zitzaien alta. Horren ondorioz, nabarmen igo zen ZIUetan SARS-CoV-2aren infekzioagatik ospitaleratuta zeudenen kopurua. Azken hiru asteetan, berriz, joerari buelta eman zaio, eta ZIUn sartutakoen eguneko kopurua nabarmen jaitsi da, astean 6-8 izan baitira soilik, eta bat ere ez azken 4 egunean.

Nafarroako ZIUetan COVID-19a edukitzeagatik zeuden gaixoak 14 ziren urtarrilaren 17an, eta 36 urtarrilaren 31n. Otsailean hasi da jaisten Nafarroako ZIUetan COVID-19a edukitzeagatik daudenen kopurua, eta 23 ziren otsailaren 12an. Kopurua egonkortu da zenbait gorabeherarekin, eta egun 22 dira. Handia da, beraz, arrazoi horregatik ZIUetan dagoen okupazio maila.

Dauzkagun adierazle onak ikusirik, neurriak malgutu eta osorik egokitu daitezke (eremu pribatua eta ostatuen barruko aldea barne) egungo alerta maila altura, pixkanaka eta egoera epidemiologikoaren behaketa zorrotza eginez.

Nolanahi ere, aldagai ingelesa, kutsatzeko ahalmena eta, beharbada, hilgarritasuna ere handiagoak dituena, zabaltzen ari denez, are sendoagoa da prebentzio neurriak betetzeko gomendioa: maskara modu egokian erabiltzea, distantzia fisikoa gordetzea, ongi aireztatutako guneak aukeratzea, bizikideak ez diren pertsona gutxirekiko harremanak, eskuak garbitzea eta, sintomak eta/edo koronabirusak eragindako infekzioarekin bateragarriak diren zantzuak izanez gero, norbere burua bakartzea eta kontsulta egitea.

Foru agindu honetan adierazitako neurriek Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoan dute arau-oinarria, xedatzen baitu osasun publikoa babesteko eta haren galera edo narriadura eragozteko, administrazio publikoetako osasun arloko agintariek, beren eskumenen esparruan, transmisio arriskuko kasuan beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartu ahal izanen dituztela, urgentziazko edo premiazko osasun arrazoiek hala eskatzen dutenean.

Bestalde, hala adierazten baitu bere 26.1 artikuluan Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak, osasunerako berehalako arrisku ohiz kanpoko bat baldin badago, edo zentzuz jokatuta susmatzen bada badagoela, osasun arloko agintariek egokitzat jotzen dituzten prebentzio neurriak hartuko dituzte, hala nola produktuak konfiskatu edo immobilizatzea, jarduerak bertan behera uztea, enpresak edo haien instalazioak ixtea, bitarteko materialen eta giza baliabideen interbentzioa, bai eta osasunaren ikuspuntutik justifikatutzat jotzen diren beste guztiak ere.

Azkenik, Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorrak 54.1 artikuluan ezartzen duenez, eta galarazi gabe Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoan aurreikusitako neurriak, salbuespenez eta aparteko larritasunak edo presak agindutako egoeretan, Estatuko Administrazio Orokorrak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR