5/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, maiatzaren 20koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

111. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 5/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, maiatzaren 20koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Gerora, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak eta apirilaren 24ko 492/2020 Errege Dekretuak aldatu zuten lehenbiziko arau hura, eta martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuak, apirilaren 10eko 487/2020 Errege Dekretuak, apirilaren 24ko 492/2020 Errege Dekretuak eta maiatzaren 8ko 514/2020 Errege Dekretuak luzatu zuten alarma egoera. Hurrenez hurreneko luzapenak egin eta gero, alarma egoeraren indarraldia 2020ko maiatzaren 24ko 00:00ak artekoa dela ezarri da.

Martxoaren 14ko aipatutako 463/2020 Errege Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenez, alarma egoeraren ondorioetarako eskumena duen agintaritza Gobernua izanen da, eta, zein bere ardura eremuan, agintaritza eskudun delegatuak izanen dira, halaber, ministerio hauetako titularrak: Osasuna, Defentsa, Barne Arazoak, Garraioak, Mugikortasuna eta Agenda Urbanoa. Hala eta guztiz ere, errege dekretu horren 6. artikuluarekin bat, administrazio bakoitzak eskumenak ditu, indarreko legeriak bere zerbitzuen ohiko kudeaketarako emandakoak, beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeko, betiere agintaritza eskudunaren zuzeneko aginduen esparruan.

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen ohiz kanpoko egoeraren ondorioz, premiazko zenbait neurri berezi hartu behar izan dira. Horretarako, martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege-dekretuaren, martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretuaren, apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuaren eta apirilaren 29ko 4/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez, premiazko neurri batzuk onetsi ziren koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Nafarroako Parlamentuak 2020ko martxoaren 27an egindako Osoko Bilkurak erabaki zuen lehenbiziko bi foru lege-dekretuak baliozkotzea eta foru lege proiektu gisa tramitatzea presako prozeduraren bidez. Tramitazio horren ondorioz onetsi ziren, batetik, apirilaren 6ko 6/2020 Foru Legea, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko, eta, bestetik, apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legea, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Era berean, Nafarroako Parlamentuak 2020ko apirilaren 21ean eta 2020ko maiatzaren 7an egindako Osoko Bilkurek erabaki zuten apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretua eta apirilaren 29ko 4/20202 Foru Lege-dekretuak baliozkotzea.

Ohiz kanpoko premia bereziko inguruabarrak ikusita, beharrezkoa da bosgarren neurri sorta ezartzea, foru lege-dekretu honetan jaso direnak.

Nafarroako Foru Komunitatea lehena izan zen Espainian etxebizitzari buruzko neurri berariazkoak onartzeko orduan, 2020ko apirilaren 1etik aurrera eraginkorrak eta aplikatzekoak direnak. Orain, gaurko egoera eta ordutik onetsitako araudia ikusita, bidezkoa da neurri horien onuradunen zerrenda handitzea, bi kasu ezberdin bereizita.

Alde batetik, langabezian dauden pertsonen kasuan, langabezian dauden enplegu-eskatzaile gisa inskribatzeko data eraginkorra aldatzen da, emantzipatzeko errentamenduagatiko kenkaria (EmanZipa programa) lortu ahal izateko. 2020ko urtarrilaren 1era arte atzeratuko da.

Eta, beste alde batetik, kenkari hori eskatzeko aukera zabaltzen zaie aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteko (ERTE) egoeran dauden langileei edo Nafarroako Gobernuak jada ohiz kanpoko laguntza zuzena aitortu dien langile autonomoei.

Horrela, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoak zigortutako biztanle talde handiagoek etxebizitza izateko eta mantentzeko dituzten oinarrizko beharrak betetzen dira, oinarrizko irizpide honi jarraikiz: herritarren etxebizitza eskubidea Nafarroako Foru Komunitatearen politikaren funtsezko zutabe gisa hartzea. Gainera, eta familien finantza egoera hobea izan dadin, uztailaren 1etik aurrera emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkariaren ordainketa (EmanZipa programa) hilero eginen da, modu iraunkorrean, hiru hilean behin egin beharrean, eta, horrela, etxebizitza izateko errentamenduagatiko kenkariarekin (DaVid programa) parekatuko da, biek osatzen baitute Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa.

Neurri hauek arauaren I. tituluan biltzen dira.

Foru lege-dekretu honen II. tituluan, kontratazio publikoaren eremuko neurri berriak biltzen dira.

Maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege-dekretuaren bidez COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko kultura sektoreari laguntzeko tributuen esparruko neurriak onetsi dira, eta, zehazki, haren zortzigarren xedapen gehigarriaren bidez, erabaki da kentzea kontratazio publikoaren arloko prozeduretarako epeen eta mugaegunen etendura. Neurri horrek berebiziko garrantzia dauka, eta jarduera ekonomikoa berpiztea faboratzen du, gaurko motelaldia ahalik eta azkarren gainditzeko eta enplegua berreskuratzeko. Hori horrela, merkatuek eta jarduera ekonomiko gehienek pairatu duten irauliaren ondorioz, jarduera jakin batzuk osasun krisia gertatu aurretik baino garestiago bihurtu dira, eta horrelako kasuetan hasierako eskaintzari eustea edo kontratuak hasierako baldintzetan eskaintzea ekonomiaren aurkako bihurtu bada, bidezkoa da kasu hauek aintzat hartzea eta haiei estaldura ematea. Egoera hauetan daudenek are eta zailtasun ekonomiko handiagoak izan ez ditzaten, haiek nahi badute, eta denbora batez, indargabetuko dira kasu hauetan dauden lizitatzaileei aplikatzen zaizkien zehapenak: kontratazio prozeduretan beren eskaintza justifikatu gabe erretiratzen dutenei, edo adjudikatu zaizkien kontratuak formalizatzera iritsi ez direnei.

Era berean, krisiak eta haren ondorioek bereziki eragindako sektore ekonomikoen artean kulturarena dago. Kultura gune eta espazio eszeniko guztiak erabat gelditu dira, eta, horren ondorioz, profesionalek diru-sarreren galera handia eduki dute eta egoera kritikoan geratu dira, beren egiturazko hauskortasuna dela eta. Egoera horri aurre egiteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR