5/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra dela eta gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak zehazten dituena departamentu horretan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

23. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 5/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra dela eta gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak zehazten dituena departamentu horretan. ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin dute 2020ko urtarrilaren 30erako.

Administrazioak oro har ematen dituen zerbitzuetako batzuk publikoak eta funtsezkoak direnez, batez ere zenbait eremutan, beharrezkoa da neurriak hartzea herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihesteko, hori dena kontuan hartuz, halaber, langile publiko guztiek eskubide konstituzionala dutela iragarritako lanuztean parte hartzeko edo parte ez hartzeko. Administrazioko zentroen eta bulegoen funtzionamendua bermatuz babestu behar da eskubide hori.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko organo eskudunek greba batzordearen aurrean dagozkien jarduketak eginik, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuak emateko behar diren langileak ezartzea.

Aurrekoaz gainera, kasu honetan badaude zenbait berezitasun, ondoren azaltzen direnak, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko orduan.

Izan ere, segurtasun arrazoiak tarteko, ezinbestekoa da Babes Zibilerako Zerbitzua eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua martxan daudela bermatzea, baita erregistroak ere, gutxieneko langileekin, herritarrek agiriak eta idazkiak aurkezteko eskubidea bermatzeko, aitortuta dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta, bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9. artikuluan. Bestalde, gutxieneko langileak arituko dira Nafarroako Gobernuko lehendakariaren eta lehendakariordeen bulegoetan eta haien kabineteetan ere, Nafarroako Jauregian, hori baita, ondorio guztietarako, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren eta Gobernuaren egoitza ofiziala, zeinak Foruaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR