5/2018 FORU LEGEA, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, GARDENTASUNARI, INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEARI ETA GOBERNU ONARI BURUZKOA.

AURKIBIDEA

ATARIKOA

I. TITULUA.–Xedapen orokorrak.

  1. artikulua. Foru legearen xedea eta helburuak.

  2. artikulua. Aplikazio eremu subjektiboa.

  3. artikulua. Betebeharra duten beste subjektu batzuk.

  4. artikulua. Definizioak.

  5. artikulua. Printzipioak.

  6. artikulua. Gobernu Irekiaren neurriak.

    II. TITULUA.–Gardentasuna.

    I. KAPITULUA.–Gardentasuna jarduera publikoan.

  7. artikulua. Informazioaren edo ezagutzaren kudeaketaren sistema integrala.

  8. artikulua. Informazio publikoaren ardura duten unitateak.

  9. artikulua. Informazioa eskuratzeko eskaeren erregistroa.

  10. artikulua. Gobernu Irekiaren Espazio Digitala.

  11. artikulua. Gardentasun betebeharrak.

  12. artikulua. Zerbitzu publikoak ematen dituztenen eta ahalmen administratiboak betetzen dituzten pertsona pribatuen gardentasun betebeharrak.

  13. artikulua. Eskubideak eta betebeharrak.

  14. artikulua. Gardentasun betebeharren mugak.

  15. artikulua. Foru legearen aplikazioaren norainokoari buruzko txostenak.

    II. KAPITULUA.–Informazio publikoaren berrerabilera.

  16. artikulua. Informazio publikoaren berrerabilera.

  17. artikulua. Ikerketa zientifikoaren eta teknikoaren emaitza den informazioa.

    III. KAPITULUA.–Publizitate aktiboa.

  18. artikulua. Argitaratu beharreko informazioa.

  19. artikulua. Informazio instituzionala, antolaketakoa eta plangintzakoa.

  20. artikulua. Goi kargudunei eta zuzendaritzako langileei buruzko informazioa.

  21. artikulua. Garrantzi juridikoa duen informazioa.

  22. artikulua. Informazio ekonomikoa, aurrekontuei buruzkoa eta finantzarioa.

  23. artikulua. Kontratazio publikoari buruzko informazioa.

  24. artikulua. Zerbitzu emakidei buruzko informazioa.

  25. artikulua. Lankidetza-hitzarmenei, programa-kontratuei, esleipenei eta baliabide berekientzako mandatuei buruzko informazioa.

  26. artikulua. Diru-laguntzen arloko jarduerari buruzko informazioa.

  27. artikulua. Ondareari buruzko informazioa eta informazio estatistikoa.

  28. artikulua. Lurraldearen antolamenduaren, hirigintzaren, ingurumenaren eta etxebizitzaren arloko informazioa.

  29. artikulua. Publizitatearen xede diren beste eduki batzuk.

    III. TITULUA.–Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

    I. KAPITULUA.–Arau orokorrak.

  30. artikulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

  31. artikulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen mugak.

  32. artikulua. Datu pertsonalen babesa.

  33. artikulua. Informazio partziala eskuratzea.

    II. KAPITULUA.–Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura.

  34. artikulua. Informazio publikoa eskatzea.

  35. artikulua. Eskaera zehaztugabeak.

  36. artikulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskaeretarako prozedura ebazteko eskumena duten organoak.

  37. artikulua. Eskaerak ez onartzeko arrazoiak.

  38. artikulua. Eskaerak deribatzea.

  39. artikulua. Hirugarrenek esku hartzea.

  40. artikulua. Entzunaldiaren izapidea.

  41. artikulua. Eskaera ebazteko epeak eta isiltasunaren esanahia.

  42. artikulua. Ebazpena.

  43. artikulua. Informazioaren forma edo formatua.

  44. artikulua. Informazioa in situ eskuratzearen doakotasuna, eta tasa eta prezioak.

    III. KAPITULUA.–Aurkaratze araubidea.

  45. artikulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari erreklamazioa aurkeztea.

    IV. TITULUA.–Interes taldeak.

  46. artikulua. Interes taldeak.

  47. artikulua. Interes taldeen erregistro publikoa.

  48. artikulua. Erregistroan sartu gabeko pertsonak eta jarduerak.

  49. artikulua. Erregistroaren gutxieneko edukia.

  50. artikulua. Erregistroan inskribatzeak dakartzan betebeharrak.

  51. artikulua. Jokabide Kodearen gutxieneko edukia.

  52. artikulua. Ez-betetzeetan aplikatu beharreko neurriak.

  53. artikulua. Titulu honen arau-garapena.

    X. TITULUA.–Zehapen-araubidea

  54. artikulua. Arau orokorrak.

  55. artikulua. Subjektu erantzuleak.

  56. artikulua. Diziplina arloko arau-hausteak.

  57. artikulua. Beste pertsona eta entitate batzuen arau-hausteak.

  58. artikulua. Diziplina zehapenak.

  59. artikulua. Beste entitate eta pertsona batzuei aplikatu beharreko zehapenak.

  60. artikulua. Prozedura.

  61. artikulua. Zehatzeko ahalmena.

  62. artikulua. Zehapenen publizitatea.

    VI. TITULUA.–Nafarroako gardentasunaren kontseilua

  63. artikulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

  64. artikulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren eginkizunak.

  65. artikulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera.

  66. artikulua. Kontseiluko lehendakariaren eginkizunak.

  67. artikulua. Antolaketa eta funtzionamendua.

  68. artikulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluarekiko lankidetza.

  69. artikulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren egintzak eta ebazpenak betetzea.

    Lehen xedapen gehigarria.–Foru lege hau Nafarroako Parlamentuari aplikatzea.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Gardentasuna eta Gobernu Irekia ezartzeko Departamentuarteko Batzordea.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Publizitate aktiboaren betebeharrak betetzeko epea.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Interes taldeen erregistro publikoa sortzea.

    Bosgarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzako sentsibilizazio eta prestakuntza neurriak.

    Seigarren xedapen gehigarria.–Gardentasunaren ebaluazio orokorra.

    Zazpigarren xedapen gehigarria.–Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen erregulazio bereziak.

    Zortzigarren xedapen gehigarria.–Genero-berdintasuna hizkeran.

    Xedapen iragankor bakarra.–Gardentasun betebeharren aplikazioa lehenagoko harreman juridikoetan.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Azken xedapenetako lehenengoa.–Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideen agintaldia.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Foru lege hau garatzeko gaikuntza.

    Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

    ATARIKOA

    I

    Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen asmoa izan zen arau bakar batean biltzea Foru Komunitateko Administrazioa eta Nafarroako Gobernua bera zeharo garden izan zitezen ezinbestekoak ziren funtsezko alderdiak eta printzipioak; Administrazio publiko berri baterako oinarriak ezartzeko ahalegina izan zen, herritarrekin erlazio modu berriak baliatzeko, informazio publikoa eskuratzeko eskubideari erlazio juridiko berri horren gune nagusiaren izaera emanez.

    Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea –oinarrizko legea hein handi batean– onesteak eta indarra hartzeak erabateko aldaketa ekarri zuen estatuan lehenagotik zegoen erregulazioarekin alderatuta (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea); izan ere, herritarrek informazio publikoa eskuratzearen alde egiten du uneoro legeak, eta haren ukatzea arrazoituta egin behar dela ezartzen du, legean berariaz aurreikusitako kausaren bat tartean dagoelarik.

    Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak hiru arlotan eragiten du, hitzaurrean jasotzen denez: lehenik, jarduera publikoaren gardentasuna handitu eta indartzen du –administrazio eta erakunde orok bete beharreko publizitate aktiboko betebeharren bidez antolatzen da gardentasuna–; bigarrenik, informazioa eskuratzeko eskubidea onartu eta bermatzen du –eremu subjektibo eta objektibo zabaleko eskubide gisa arautua dago–; eta, hirugarrenik, arduradun publikoek bete beharreko gobernu onerako arauak eta horiek ez betetzearen ondorio juridikoak ezartzen ditu –jarduera publikoak burutzen dituen ororentzat erantzukizun-eskakizun bihurtzen da–. Lege honekin aurrera egiten da publizitate aktiboko betebeharrak taxutzeko prozesuan, eta sakondu egiten da, horietara biltzeko administrazio publiko guztiak, botere legegile eta judizialeko organoak –zuzenbide administratiboaren mendeko jarduerei dagokienez– eta konstituzioaren eta estatutuen araberako bestelako organoak. Halaber, lege hau beste zenbait erakunderi ere aplikatuko zaie, garrantzi publiko berezia izateagatik edo funts publikoak jasotzeagatik beren jardueraren gardentasuna indartzera behartuta daudenean.

    19/2013 Legeak publizitate aktiboko betebeharrak zabaldu eta gogortzen ditu hainbat arlotan, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen berme araubidea ere.

    Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, berriz, administrazioen eta administratuen arteko “ad extra” harremanen gaineko erregulazio berria ezartzen du, eta haren helburu nagusia Administrazio Elektronikoa ezartzea da, administrazio publiko guztientzat derrigorrezkoa baita, eta interesdunen bermeak sendotzea, agiriak eta jarduketak artxibo elektroniko batean jasotzeak laguntzen duelako gardentasun betebeharrak betetzen, interesdunei unean uneko informazio eguneratua modu azkarrean helaraziz.

    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen berritasunik handienetako bat da identifikazioa eta sinadura elektronikoa bereiztea eta bata eta bestea frogatzeko moduak sinplifikatzea, halako moldez non, oro har, lehena bakarrik izango baita beharrezko, eta bigarrena, berriz, interesdunaren borondatea eta adostasuna

    frogatu behar direnean eskatuko baita. Horri esker, errazagoa da trabak kentzea informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz baliatzeko. Artxiboei dagokienez, berritasun gisa sartzen da administrazio publiko bakoitza behartuta dagoela artxibo elektroniko bakar batean izatera amaitutako prozedurei dagozkien dokumentu guztiak, eta behartuta dagoela, orobat, espediente horiek dokumentuaren autentikotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatuko dituen formatu batean kontserbatzera; artxibo elektroniko hori oso tresna baliagarria izanen da herritarren informazio publikoaren eskaerei erantzuteko.

    Horrekin batera, arauak egiteko prozeduraren arloan, nabarmentzekoa da araua egin aurretik herritarrei eta enpresei galdetu behar zaiela zer iritzi duten ekimen horrekin konpondu nahi diren arazoez, arau hori onestearen premiaz eta egokitasunaz, arauaren helburuez eta izan litezkeen araugintzazko nahiz araugintzaz bestelako beste irtenbideez.

    Bestalde, segurtasun juridiko handiagoa xedetzat harturik, ex ante arau-plangintza hobetzearen alde egin da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR