5/2018 FORU DEKRETUA, otsailaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, irizpideak ezartzen dituena Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak artikulu horren arabera erabakitzen dituen Foru Komunitateko toponimoak eta lurraldeen, biziguneen eta hiriarteko bideen izenak legezkoak dira, ondorio guztietarako, Nafarroako lurraldean; hortaz, errotulazioa izen haiekin bat etorriko da. Legeak ezartzen du, orobat, Nafarroako Gobernuak arautuko duela errotulazio publikoa, betiere Estatuak bere egin dituen nazioarteko arauak errespetatuz.

Euskarari buruzko Legea aplikatzearen ondorioz, badira izen ofizial soil edo bakarrak, esaterako Castejón, Elizondo, Leitza edo Lodosa, baita izen ofizial bikoitzak ere, esaterako Abaurregaina/Abaurrea Alta, Doneztebe/Santesteban, Pamplona/Iruña edo Puente la Reina/Gares.

Irailaren 12ko 270/1991 Foru Dekretuak arautu zuen nola erabili behar zituzten Foru Komunitateko Administrazioko organoek Nafarroako Gobernuak onetsitako izen ofizialak, eta, urteetan, izen horien erabilerak eta bideetako errotulazio eta seinaleztapenetako zeinu grafikoak bat etorri dira gai horren gainean emandako arauekin.

Institutu Geografiko Nazionalak, Izen Geografikoen Normalizazioari buruzko Nazio Batuen Laugarren Biltzarreko 4. ebazpena betetzeko asmoz, “Nazioartean mapen eta beste argitalpen batzuen editoreek jarraitu beharreko toponimiako jarraibideak” agiria argitaratu zuen 2011n.

Euskarari buruzko Foru Legea eta Institutu Geografiko Nazionalak ezarritako jarraibideak aplikatzeko, ezinbestekoa da irizpideak ezartzea biziguneen izen elebidun ofizialak erabiltzeko eta grafikoki adierazteko.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Nafarroako Administrazio Publikoek Nafarroako izen elebidun ofizialak egoki erabiltzeko irizpideak arautzea eta haiek idazteko zeinu grafikoak definitzea eta egokitzea da foru dekretu honen xedea.

  2. artikulua. Biziguneen izen ofizialak.

    Izen ofiziala kontuan hartuta, honelakoak izan daitezke Nafarroako biziguneen izenak:

    1. Bakarrak, izen ofiziala bakarrik gaztelaniaz edo euskaraz dutenak.

    2. Elebidunak, izen ofiziala gaztelaniaz eta euskaraz dutenak.

  3. artikulua. Izen ofizialen erabilera.

    Biziguneen izen ofizialen araberakoak izanen dira herriguneen errotulazioa, bide seinaleak eta argitalpen ofizialak. Seinaleztapenaren arloan, Estatuak bere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR