5/2016 FORU LEGEA, apirilaren 28koa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, GARDENTASUNARI ETA GOBERNU IREKIARI BURUZKO EKAINAREN 21EKO 11/2012 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

I

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legeak 5.1 artikuluan ezartzen duenez, herritar orok eskubidea dute Administrazio Publikoaren esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko. 11/2012 Foru Legearen III. tituluak garatzen du eskubide hori, bai eta hartaz baliatzeko prozedura ere.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea da gai honi buruzko oinarrizko legea, eta esparru zabala ematen dio informazio publikoa eskuratzeko eskubideari, pertsona guztiak haren titular eginez; eskubide hori erabiltzen ahalko da eskabidearen arrazoiak eman beharrik gabe. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz baliatzea errazagoa izan dadin, legeak prozedura bizkor bat ezartzen du, erantzute-epe laburrarekin. Horrekin batera, aurkaratzearen arloan aukerako erreklamazioa sortzen du, bide judizialaren aurretikoa, errekurtso administratiboen ordezkoa; erreklamazio hori Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluak (GGOK) ebatziko du, zeina berritik sorturiko erakunde independentea baita. Eskumen autonomikoak ahalik eta gehien errespetatzeko, zioen azalpenean aipatzen den bezala, berariaz aurreikusten da GGOKek eskumena izanen duela horretarako hitzarmena izenpetu den autonomia erkidegoetan soilik; eta, gainerakoetan, kontseiluak estatu mailan bere gain hartzen dituen eskumenak betetzeko izendatutako organo autonomikoaren esku geldituko da gaia.

Horrela, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 20.5 artikuluan xedatzen da informazio publikoa eskuratzearen arloan emandako ebazpenen kontrako errekurtsoak zuzenean aurkezten ahal direla administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, horrek galarazi gabe Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluari aukerako erreklamazioa aurkeztea, 24. artikuluan aurreikusitakoa.

Lege horren 24. artikuluko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, erreklamazio horiek ebazteko eskumena Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluak du, salbu eta autonomia erkidegoek eskumen hori berariazko organo independente bati esleitzen badiote, legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Eginkizun hori berariazko organo autonomiko independente bati esleitzen zaio, Nafarroako herritarrei bermerik handiena ematen dien bidea delako. Bazterturik gelditu da, beraz, Estatuko Administrazio Orokorrarekin hitzarmena izenpetzeko aukera, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluari eginkizunak esleitzekoa, abenduaren 9ko 19/2013 Legearen laugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatiak ahalbidetzen duena. Izan ere, horrek ekarriko luke organo jurisdikzional zentralen esku uztea gatazkak ebazteko eskumena, eta hori gehiegizko zama litzateke eskubide horretaz baliatu nahi duten herritarrentzat.

Bestetik, legealdi aldaketa izan denez, agerian geratu da zehaztasun falta dagoela Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legearen 63. eta 64. artikuluetan arautu eta ezarri zen beharkizunean –ordainsariak, jarduerak, ondasunak eta kargu-uzte ondoko ordainsariak publiko egitekoan–, beharkizun horrek iraun behar duen epeari dagokionez, zeina, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legeak ezarritako publizitatearen funtsezko elementu izaki, legearen nahitaezko eduki izan beharko bailitzateke.

II

Foru legeak artikulu bakarra eta bi azken xedapen ditu.

Artikulu bakarrak Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatzen du. Aldaketak III. tituluan du eragina gehienbat, baina baita I. tituluan ere, 5.3 a) artikuluan aitortzen baita edozein herritarrek eskubidea duela foru lege honek gehitzen duen 33.bis artikulu berriak aipatzen dituen erreklamazioak aurkezteko, eta 5.3 b) artikuluan jasotzen den 69. artikulurako igorpena zuzentzen da.

  1. artikuluko 1. eta 4. idatz-zatiak informazio publikoa eskuratzearen arloan emandako ebazpenak aurkaratzeko sistema berriaren ondoriozkoak dira.

    1. tituluak III. kapitulu berria gehitzen du, aurkaratzeko sistema aldatu eta aukerako erreklamazio bat sortzen duena, bide judizialaren aurretikoa, errekurtso administratiboen ordezkoa, Administrazio Publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz. Erreklamazio hori organo independente berri batek ebatziko du, Nafarroako Gardentasunaren Kontseilu izenekoak.

      Aldatu egiten dira Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legeko 63. eta 64. artikuluak, “Etika eta gardentasuna Gobernuaren ekintzan” izeneko VII. Titulukoak, zehaztuz zenbateko iraunaldia izan behar duen ordainsariei, jarduerei, ondasunei eta kargu-uztearen ondoko ordainsariei buruz artikulu horietan arautzen den publizitateak.

      “Berme administratiboak, judizialak eta judizioz kanpokoak” izeneko VIII...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR