5/2016 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle ez-unibertsitarioen zenbait lanpostu betetzeko lan publikoaren 2016ko eskaintza partziala onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legeak, beren artikulu multzoan, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak ezartzen ditu, eta jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan (hezkuntza administrazioak barne) aplikatzen ahal diren salbuespenak. Horretarako, gehienezko ordezkatze-tasa finkatzen du.

Nafarroako Foru Komunitateko plantillaren bilakaera azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezkatze-tasari jarraikiz (%100, irakasle ez-unibertsitarioen kidegoen kasuan), ondorioztatzen da lan publikoaren 2016ko eskaintza partzial hau (maisu-maistren 200 lanposturena) irakasleen 2015eko ordezkatze-tasari dagokiola, aipatu 48/2015 Legearen 20. artikuluan ezartzen den bezala.

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen Negoziazio Mahai Orokorrari kontsulta egin ondoren, maisu-maistren kidegoko 200 irakasle lanposturen lan publikoaren eskaintza partziala onesteko proposamena egin dio Nafarroako Gobernuari. Lanpostu horietatik 92 gaztelaniazkoak dira eta 108 euskarazkoak.

200 lanpostu horiek lanpostu huts gisa ageri dira plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako dirua.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 10eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Lan publikoaren eskaintza partziala.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onesten da 2016. urterako, Hezkuntza Departamentuko 200 lanpostu betetzeko. Kopurua irakasle ez-unibertsitarioen 2015eko ordezkatze-tasari dagokio.

    Hauek dira lanpostuen ezaugarriak:

    –Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30018, 30049, 30115, 30136, 30164, 30171, 30224 eta 30232.

    –Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30251, 30276, 30317, 30327, 30332, 30374, 30384, 30403, 30417, 30443, 30508, 30569, 30655 eta 30662.

    –Gorputz Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR