5/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoarena garatzen dituena, bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen maila arte, eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa atxiki zitzaion. Foru dekretu hori 2015eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Era berean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizial berean, abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi, eta haren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailara arte.

Hortaz, beharrezkoa da Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoaren egitura eta eginkizunak osatzea eta foru dekretu horietara egokitzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 24.4 artikuluan ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilari titularraren foru agindua beharko dela.

Bestalde, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren 23. artikuluak ezartzen du bulegoak sortu, aldatu eta kentzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrari dagokiola eta foru agindu bidez eginen dela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak behar diren txostenak egin dituzte.

Horregatik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari gisa dagozkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren egitura eta eginkizunak garatzea, bulegoen mailan.

    2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

      Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu, biak ala biak Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikorako eta Lankidetzarako Atalari atxikiak:

      Gai Administratiboen eta Langileriaren Bulegoa.

      Gai Ekonomikoen Bulegoa.

    3. artikulua. Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen eta guzti adierazten direla:

      Idazkaritza Bulegoa, zuzendaritza nagusi horri atxikia.

      Komunikazio Zerbitzuan:

      Erakundeen Publizitatearen Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

      Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan:

      Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

      Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoa, Argitalpen Atalari atxikia.

      Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoa, Argitalpen Atalari atxikia.

      Argitalpenak Koordinatzeko Bulegoa, Argitalpen Atalari atxikia.

    4. artikulua. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren egitura.

      Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen eta guzti adierazten direla:

      Programen Bulegoa, Kudeaketa Zuzendaritzari atxikia.

      Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuan:

      Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoa, Euskararen Egiaztapenen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR