49E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatzeko jarduera eta programak egiteko laguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 510473

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 49E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatzeko jarduera eta programak egiteko laguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 510473 Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eginkizunak dira, besteak beste, bizitza sozialaren zernahi esparrutan euskara agertzeko eta erabiltzeko sentsibilizazio programak gauzatzea eta entitate publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzea helburu hori lortzeko.

Hori dela eta, egokia da euskara sustatzeko programak egiten dituzten entitateei dirulaguntzak ematea. Laguntza horiek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira.

Urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 2.2.a) artikuluan ematen dizkidan eskuduntzak erabiliz, eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat, honako hau

AGINDU DUT:

1. Irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatzeko jarduera eta programak egiteko laguntzen deialdia onestea 2020rako.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egin daitezke, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
B30002-B3200-4819-334100: (E) Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateentzako laguntzak euskara sustatzeko 2020 290.000,00
4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

5. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herritarrekiko Harremanetako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, aipaturiko departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Administrazio eta Ekonomia Kudeaketako Atalera, Euskarabideko Euskara Sustatzeko Atalera eta Programen Bulegora eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 12an.–Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

  1. ERANSKINA

    Nafarroan euskara sustatzeko programa eta jardueretarako laguntzen deialdiaren oinarriak

    Lehen oinarria.–Xedea eta helburua.

    Deialdi honen xedea da irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzea, publikoak ez badira betiere, ondorengo jarduerak finantzatzen: Nafarroako gizartearen zenbait esparrutan euskararen inguruko sentsibilizazio programak eta jarduerak edo euskararen erabilera Nafarroako gizartean sustatu eta errazteko programak eta jarduerak, 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte eginak (egun biak barne).

    Bigarren oinarria.–Aurrekontu egozpena.

    2.1. Dirulaguntza horiek Nafarroako Gobernuko 2020ko gastu aurrekontuaren “Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateentzako laguntzak euskara sustatzeko” izeneko B30002 B3200 4819 334100 (E) partidaren kargura finantzatuko dira, 290.000 euroko zenbatekoarekin.

    2.2. Laguntzen zenbatekoa Baloraziorako Batzordeak ezarriko du zortzigarren oinarrian ezarritako irizpideekin bat, eta ez da inola ere izanen egindako jardueren kostuaren %80tik gorakoa.

    Laguntzak eskuratzen den puntuazioaren arabera banatuko dira, zortzigarren oinarrian ezarritako irizpideekin bat, deialdian esleitutako zenbateko osoa ahitu arte.

    Hirugarren oinarria.–Pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak.

    3.1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eska ditzakete Nafarroan helbideraturik dauden irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko eta juridikoek, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen badituzte, eta dirulaguntzaren xedeko jarduerak Foru Komunitatearen barrenean egiten badituzte.

    3.2. Entitate publikoak deialdi honetatik kanpo daude.

    Laugarren oinarria.–Jarduera diruz lagungarriak.

    4.1. Euskararen presentzia eta erabilera areagotzen laguntzen duten jarduera eta programei emanen zaie lehentasuna deialdi honetan, gehienbat nerabeei eta gazteei zuzendutakoei.

    Honako jarduera hauek lagunduko dira:

    1. Euskararen erabilera soziala sustatzearekin eta euskarazko ahozko komunikazioa hobetzearekin zuzeneko lotura duten jarduerak.

    2. Kontzientziazio eta sentsibilizazio jarduerak, hala nola:

      –Gazteen artean euskararen egoera aztergai duten parte-hartze edo gogoeta prozesuak.

      –Efemerideak edo bestelako ekimenak ospatzea, euskararekin, kulturarekin eta tradizioekin, hizkuntzaren historiarekin edo euskararen garapenean garrantzia izan duten pertsonaiekin lotuta.

      –Euskararen aldeko mezu positiboak zabaltzen dituzten kanpainak.

    3. Tokian tokiko euskararen ondarea erabilera sozialerako bildu, babestu eta aktibatzeko xedea duten programak (abestiak, ipuinak, tradizioak, bertsoak, euskalkiak...).

    4. Monitore, hezitzaile eta entrenatzaileentzako trebakuntza jarduerak eta baliabideak (lexiko berezitua, materialak), batez ere euskararen ahozko erabilera dinamizatzeko estrategietan, haur eta gazte taldeetan, gazteen hizkuntz gaitasuna sendotzeko zenbait esparrutan (aisialdia, kirola, kultura, denbora librea...).

    5. Euskararen erabilera edozein egoeratan normalizatzeko jarduerak, kanpainen, materialen, bideoen edo bideojokoen bidez.

    6. Euskararen proiekzio sozialerako edo sorkuntzarako jarduerak, eremu edo eskualdeetako bizilagun elebidunen artean euskararen presentzia areagotzen dutenak: hitzaldiak, mahai-inguruak, antzezlanak, zinema edo bideo proiekzioak eta aldizkariak ez diren argitalpen txikiak.

    7. Bertsolarien emanaldiak (jendaurrean bat-bateko bertsoak kantatzea) eta bertsolaritzan trebatzeko jarduerak, jendeari oro har zuzendutakoak, 8 ikasle baino gehiagoko taldeak badira, eta ikastetxeetako guraso elkarteek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR