498E/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez, finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko diren laguntzak arautzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun arloan ezberdintasunak gainditzea Osasun Administrazio guztiek bete behar dituzten helburuetako bat da, Espainiako Konstituzioaren 43. artikuluan adierazitako osasunerako eskubidea babesteko ondorioetarako.

Alde horretatik, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak osasun arloan ezberdintasunak murrizteko helburua ezartzen du, bereziki, kolektibo ahulenei lotuta daudenak.

Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez, onuradunek farmazia-prestazio anbulatorioari egindako ekarpen sistema aldatu zen. Horrek ekarri zuen, besteak beste, pentsiodunek, errenta txikiak dituztenak barne, prestazio horren truke ordaindu behar izatea, nahiz eta une horretara arte ez zuten horrelakorik egin behar.

Baina, gainera, 16/2012 Errege Lege Dekretuaren aurretik jada bazegoen eta oraindik ere badago herritarren kolektibo bat, berariazko kolektiboetan sartu gabeko erabiltzaile aktiboek osatzen dutena: urtean 18.000 eurotik beherako errenta izan arren, prestazio horrengatik sendagaiaren prezioaren %40, gehienez, ordaindu behar zuten eta dute, koordainketarako mugarik gabe.

Kolektibo oso ahul horietan egiaztatu da nabarmen handitu dela, emateko agindu arren, azkenean eman ez diren sendagaien ehunekoa. Agindutako tratamenduarekiko atxikidurarik eza gertatzen da ordainketa horrek kolektibo horren egoera ekonomiko eskasean duen muntagatik, zalantzarik gabe. Gertaera horrek, ekitatea nabarmen hausteaz gain, pertsona horien osasun egoera okerragotzea eragin dezake, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako laguntza arloko ondorioak ekarrita eta, epe ertainera, ekonomikoak ere bai.

Horregatik guztiagatik, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, foru agindu honen bidez laguntzen araubide bat arautu nahi da Nafarroan; araubidearen helburua da agindutako tratamendu medikoaren jarraitutasunari laguntzeko behar diren mekanismoak ezartzea eta, horrela, haien muga ekonomikoengatik edo gizarte bazterkeriako egoeran egoteagatik tratamenduari behar ez bezala jarraitzeko edo agindu medikoei jaramonik ez egiteko arriskua duten tratamendupeko zenbait pertsonarengan sor daitezkeen ezberdintasunak murriztea. Dena den, arau honek helburu hori duten laguntzen ondoz ondoko deialdiak ekarri beharko ditu gero.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak honako hau ezartzen du diru-laguntza bat emateko baldintzen artean: “Finantzatzen den proiektu, ekintza, jokabide edo egoeraren helburuak xede izan dezala onura publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat sustatzea edo xede publikoren bat sustatzea”. Faktore sozioekonomikoak osasunari eragiten dioten faktoreak dira. Alde horretatik, Osasun Planak bere helburu orokorren artean ezartzen du ekitatea bermatzea eta ezberdintasunak murriztea osasun arloko emaitzetan.

Horrez gain, foru lege horren 17.1 artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokako araubidean eginen da, salbu eta Nafarroako Gobernuak, behar adinako arrazoiak tarteko, banakako ebaluazioa egiteko baimena ematen duenean.

Halaber, artikulu horrek xedatzen du banakako ebaluazioaren araubidetzat joko dela eskaerak ebaluatzeko eta bakoitzari bere ebaluazioaren araberako diru-laguntza emateko irizpideak araudian edo deialdiaren oinarrietan ezartzen direnean. Eskaerak jaso...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR