15/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko osasun garraioaren sektorearen grebarako deia dela eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta establezimenduetan hirugarrenek egiten dituzten gutxieneko zerbitzu funtsezkoen funtzionamendua bermatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

UGT, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek Nafarroako Foru Komunitateko osasun garraioaren sektorearen grebarako deia egin dute otsailaren 21erako, eta mugagabeko grebarako otsailaren 26tik aurrera.

Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidearekin batera, gizartearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatu eskubidearen erabilera galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Grebarako deia dela eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta establezimenduetan hirugarrenek egiten dituzten zerbitzuak ezin dira erabat gelditu, botere publikoek bermatu beharreko osasun-laguntza modu egokian emateko zerbitzu osagarriak direla kontuan harturik, eta, beraz, beharrezkoa da horiek betetzea. Izan ere, Espainiako Konstituzioaren 43. artikuluan aipatzen den osasuna babesteko eskubidearen barrenean sartzen dira, pertsonen oinarrizko eskubideak direlako, hau da, pazienteen bizitzeko eta integritate fisikorako eskubideak.

Horrez gain, funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.f), 53. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera bere gain harturiko eskumenei jarraikiz.

Azaldutakoaren arabera, foru agindu honen helburua da, 2014ko otsailaren 21erako grebarako eta, otsailaren 26tik aurrera, greba mugagaberako egindako deia dela-eta, hirugarrenek egiten dituzten zerbitzuei dagozkien gutxieneko zerbitzu funtsezkoak arautzea, osasun zerbitzuek modu egokian funtziona dezaten. Zerbitzu horiek ezartzean aintzat hartu da, batik bat, ezinbestekoak direla herritarren osasun beharrei era egokian erantzuteko. Horregatik guztiagatik, zerbitzu horiek funtsezkotzat hartzen dira eta, hortaz, beharrezkoa da deitutako grebak dirauen bitartean zerbitzu horiek osorik betetzea.

Gutxieneko zerbitzuak finkatzeko kontuan hartu da osasun garraioek larrialdi egoeretan laguntzarako eratutako dispositiboei ematen dien erantzuna ezinbestekoa dela (Iruñeko, Lizarrako eta Tuterako larrialdi plana, eta Foru Komunitateko zonetan larrialdietan arreta emateko kokalekuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR