49/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2021eko martxoaren 26rako deitutako greba orokorra dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 49/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2021eko martxoaren 26rako deitutako greba orokorra dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena. CGT-LKN erakunde sindikalak greba orokorrerako deia egin du. CGT-LKN sindikatuak 2 orduko lan-uzterako deia egin du 2021eko martxoaren 26rako, lan txanda guztietan, zehazki, ordutegi hauetan: 04:00etatik 06:00ak arte (martxoaren 25eko gaueko txanda), 12:00etatik 14:00ak arte (goizeko txanda) eta 14:00etatik 16:00ak arte (arratsaldeko txanda).

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren zehazteko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Azaldutakoaren ondorioz, foru agindu honek hauxe du xede: 2021eko martxoaren 26rako deitutako greba dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko langileen funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzea. Horiek ezartzeko, aintzat hartzen da, funtsean, zerbitzu horiek ezinbestekoak direla herritarrentzako behar bezalako arretari eusteko.

Apirilaren 2ko 71/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako Basozainen kolektiboaren Plan Zuzentzaileak hau dio 2.4 puntuan: Ingurumen larrialdiak. Gaur egun, Nafarroan ingurumen larrialdiei behar bezalako arreta emateko, 3 talde operatibo antolatzen dira, bikote banak osatuta, goiz eta arratsaldeko txandetan eta urteko 365 egunetan. Talde horietako bakoitzak Nafarroak dituen zonaldeetako batez arduratzen da. ... Talde horiez gain, barruti bakoitzak goizeko basozain bat eta arratsaldeko beste bat izan beharko ditu suteen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR