49/2020 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 49/2020 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena. ZIOEN AZALPENA

LaEkainaren 18ko 14/2018 Foru Legeak, hondakinei eta haien fiskalitateari buruzkoak, Nafarroako administrazio publikoetako politikak garatzeko oinarriak ezarri ditu hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren alorrean.

Foru lege horren zioen azalpenean xedatuta dagoen moduan, Nafarroako Hondakinen Funtsa sortu da hondakinen alorrean gizakien osasunean eta ingurumenean sor daitezkeen ondorio kaltegarriak arintzeko, eta, hala, ingurumen emaitza orokor onena sustatzeko: hondakinen alorreko prebentzioa, hondakinak berriz ere erabiltzeko prestatzea eta hondakinak birziklatzea.

Horregatik, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 42. artikuluan ezarrita dago erregelamendu bat onetsi behar dela Hondakinen Funtsaren kudeaketarako, antolaketarako eta banaketarako irizpideak ezartzeko.

Modu horretan, Nafarroako 2017-2027 aldirako Hondakinen Planean ezarritako neurriak gauzatzen ari dira, hondakinen kudeaketaren eta bereziki fiskalitatearen gobernamenduari buruzkoak, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/851 Zuzentarauan aurreikusitakoak ere (horren bitartez hondakinei buruzko 2008/98/EE zuzentaraua aldatzen da), hondakinen kudeaketaren hierarkia hobetzeko tresna ekonomikoei buruzkoak baitira.

Bestalde, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluan ezarrita dago Hondakinen Funtsa banatzeko modua ingurumenaren arloko eskumenak dituen departamentuak erabakiko duela urtero, Nafarroako Hondakinen Entitate Publikoari kontsulta egin ondoren, hondakinen hierarkiako goiko mailak lehenetsiz eta helburuak betetzea eta ingurumen premiak kontuan hartuta, hondakinen fluxu bakoitzak hartarako egiten duen ekarpen ekonomikoaren proportzioan eta artikulu horretan berariaz aipatzen diren alorren arabera.

Azaldutakoa dela-eta, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposatuta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria ordezkatuz, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 25eko 10/2020 Foru Dekretuaren indarrez, eta Nafarroako Kontseiluaren ekainaren 29ko 17/2020 irizpenarekin eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko uztailaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Hondakinen Funtsaren kudeaketarako, antolaketarako eta banaketarako irizpideak ezartzea, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean aurreikusi bezala.

2. artikulua. Hondakinen Funtsaren helburua.

Hondakinen Funtsaren helburua da hondakinak sortu eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari sortzen dizkien eragin kaltegarriak arintzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR