49/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Andosillako udalerrian, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarriko Ega 6-XXVI. sektoreko nekazaritza azpiegituretako jarduketa bat onesten duena, hau da, lurzatien berrantolamendua egitea eta ureztaketa modernizatzea, eta jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legeak adierazten du Nafarroako Ubidearen eraginpeko eremuetako nekazaritza azpiegituretan egiten diren esku-hartzeak onura publikokoak eta interes orokorrekoak direla.

Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Ubidearen 1. fasearen handitzea Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea onetsi zen.

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko araubidea ezartzea du xede azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeak.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, onetsi zen behar diren jarduketak hastea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. fasea handitzearen ondoriozko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko.

Eremu ureztagarriaren eraikuntzari jarraipena emateko eta Ega 6 XXVI. sektorea ureztalur bihurtzeko beharrezko jarduketak koordinatzeko, bidezkoa da une honetan nekazaritza azpiegituretako jarduketa onestea, lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalur bihurtzeko.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko maiatzaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Andosillako udalerrian, nekazaritza azpiegituretan egin beharreko jarduketa bat onestea. Jarduketa hori Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 6 XXVI. sektorean eginen da, lurzatien berrantolamendua eginez eta ureztalur bihurtuz.

  2. Onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzea.

    Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 6-XXVI. sektorean nekazaritza azpiegituretan egin gogo den jarduketaren onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzen da, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako eta betiko okupatzeko eta bidezkoak diren zortasun iraunkorrak edo aldi baterakoak sortzeko.

  3. Proiektuaren deskribapena.

    Eremu horretako nekazaritza azpiegituretako jarduketan sartzen dira, lehenik, lurzati berrantolamendua ureztaketak eskatzen duen egiturari egokitzeko obrak eta, bigarrenik, ureztalur bihurtzeko beharrezkoak diren obrak; horretarako, hargunea, sektoreko eta eremuko oinarrizko sarea eta ur emaria ureztaketa unitateak hornitzen dituzten hidranteetaraino presioz banatzeko sarea egin beharko dira; horiek lurzatiko ureztaketa sistemez hornituko dira; azken horiei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR