49/2016 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Irrati telebista (Euskal Irrati Telebista-EiTB) erakunde publikoa gaitzen duena Nafarroako Foru Komunitatean ETB2ko eta ETB3ko saioak emititzeko, toki mailako kanal anizkoitzak erabiliz (38., 31., 24., 45. eta 39. kanalak).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2016ko uztailaren 15ean, Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak hitzarmen bat izenpetu zuten EiTBren zerbitzuen hedapenerako Nafarroan, betiere Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 40.4 artikuluan aurreikusitako moduan.

Hitzarmen horren bidez, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartzen du EiTBren hedapenerako konponbide tekniko egokienak ezartzeko, erabilgarri diren kanal digitalak eta inguruabarrak kontuan hartuta, bi aukerarekin: bata, autonomia erkidegoko egungo kanal anizkoitzaren espektroa eragimen handiagoaz erabiltzea edo etorkizunean bigarren kanal anizkoitza jartzea autonomia erkidegoan; bestea, toki mailako TDTko kanal anizkoitzak erabiltzea, edo aplikatzekoa den araubide juridikoa eta baliabide erabilgarriak kontuan hartuta bideragarria izan daitekeen beste edozein aukera.

Erabilgarri dauden kanal digitalak ikusirik, 2016ko irailaren 7ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak xedatu zuen EiTBren zerbitzuen hedapenerako tokia erreserbatzea Nafarroako Foru Komunitateko Lurreko Telebista Digitalaren kanal anizkoitzetan, toki mailakoetan eta autonomikoan, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 40.2 artikuluan aurreikusitako eskumenen babesean. Erabaki horrek EiTBren saioak TDTko toki mailako kanal anizkoitzetan sartzea xedatzen du, honela banatuta:

Iruñeko barrutia: 38. kanala (ETB2).

Tafallako barrutia: 31. kanala (ETB2, ETB3).

Lizarrako barrutia: 24. kanala (ETB2, ETB3).

Zangozako barrutia: 45. kanala (ETB2, ETB3).

Tuterako barrutia: 39. kanala (ETB2, ETB3).

Horrenbestez, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du dagokion gaikuntza formala ematea ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua eman behar duenari.

Proposamenarekin bat, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak onartzen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Irrati Telebista (Euskal Irrati Telebista-EiTB, IFZ Q0191001G, helbidea Basurtuko Kaputxinoak, 2, Bilbao, Bizkaia) erakunde publikoa gaitzea Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzu publikoa emateko, ETB2ko eta ETB3ko saioak emitituz toki mailako kanal hauek erabiliz:

    Iruñeko barrutia: 38. kanala (ETB2).

    Tafallako barrutia: 31. kanala (ETB2, ETB3).

    Lizarrako barrutia: 24. kanala (ETB2, ETB3).

    Zangozako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR