49/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Soziologiako unibertsitateko tituludunei edo Soziologia Aplikatuko gradudunei prestakuntza beka bat emateko deialdia egiten duena. Beka Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, gazteriaren arloko erakunde autonomo eskuduna baita eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikia baitago, Soziologiako lizentziadunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia egin nahi du.

Beka horretarako deialdiaren bidez Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, alde batetik, ordenamendu juridikoak esleitutako eginkizunak hobeki bete nahi ditu eta, zehazki, institutu horren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak esleitutakoak, eta, bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi du, ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez gazteriaren arloan egiten den lanaz.

Deialdiko oinarri arautzaileetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio beka ematerakoan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Soziologiako unibertsitateko tituludunei edo Soziologia Aplikatuko gradudunei prestakuntza beka bat emateko deialdia onestea. Beka Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

  2. Beka emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

  3. Guztira 13.018,68 euroko gastua baimentzea, kreditu egokia eta nahikoa izatearen baldintzarekin, honela xehakaturik:

    –12.983,79 euro “Prestakuntza bekak” izeneko 940003 95210 4809 232100 kontu-sailaren kargura, edo 2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura.

    –34,89 euro 2017. urterako onetsiko diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura. Gizarte Segurantzaren 2016ko abenduko enpresa kuotarako da, 2017ko urtarrilean ordaindu beharrekoa.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta atal horretako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2015eko abenduaren 30ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzan aritzeko prestakuntza beka baten deialdirako oinarriak

  7. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Soziologiako lizentziadunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko oinarriak ezartzea, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Nafarroako Gazteriaren Zuzendariordetzan aritzeko.

    Bekaren xedea unibertsitateko tituludunen prestakuntza bultzatzea da, institutuan gazteriaren arloan gauzatzen diren jarduerak zuzenean ezagut ditzaten.

  8. Aurrekontuan dagoen dirua.

    Bekaren gastua, guztira, 13.018,68 eurokoa da, kreditu egokia eta nahikoa izatearen baldintzarekin, honela xehakaturik:

    –12.983,79 euro “Prestakuntza bekak” izeneko 940003 95210 4809 232100 kontu-sailaren kargura, edo 2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura.

    –34,89 euro 2017. urterako onetsiko diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura. Gizarte Segurantzaren 2016ko abenduko enpresa kuotarako da, 2017ko urtarrilean ordaindu beharrekoa.

  9. Iraupena.

    Esleitzeko ebazpenean adieraziko den egunean hasiko da beka (2016ko urtarrilaren 1a baino lehenago ez, betiere), eta 2016ko abenduaren 31n bukatuko da. Beka ez da luzatuko.

  10. Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Bekaren gehieneko zenbatekoa 13.018,68 eurokoa izanen da urtean; horietatik 12.983,79 euro 2016. urtean egotziko dira, eta 34,89 euro 2017an. Zenbateko horretan Gizarte Segurantzaren kotizazioak sarturik daude. Onuradunari hilero 1.050,00 euro pagatuko zaizkio, edo haien zati proportzionala, bidezko bada. Zenbateko horretatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona kenduko da. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak hilero ordainduko du bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotaren zatia (34,89 euro).

  11. Bateraezintasunak.

    Prestakuntza beka ez da bateragarria izanen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten beste batzuekin.

  12. Eskatzaileak.

    Betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izan daitezke onuradunak:

    1. 1. oinarrian azaldu den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua, eta deialdia argitaratu aurreko hiru urteen barnean lortu izana.

    2. Espainiako herritarra izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR