484/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, “Nafarroako patxarana” adierazpen geografikoaren erregelamendu berria onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholaren Estatutuaren abenduaren 2ko 25/1970 Legean eta haren erregelamenduan (martxoaren 23ko 835/1972 Dekretuaren bidez onetsia) ezarritakoari jarraikiz, Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Elikadurako kontseilariaren 2002ko uztailaren 29ko Foru Aginduaren bidez onetsi zen “Nafarroako patxarana” deitura berariazkoaren eta haren Kontseilu Arauemailearen erregelamendua.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 27ko 332/2016 Foru Aginduaren bidez, partzialki indargabetu zen 2002ko uztailaren 29ko Foru Aginduaren bitartez onetsitako erregelamendua; haren 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak indargabetu ziren (horietan produktuaren deskribapen teknikoa jasotzen zen). Horren arauak Espediente Tekniko berri batean zehaztu ziren, edari espiritutsuen adierazpen geografikoaren definizio, izendapen, aurkezpen, etiketatze eta babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urtarrilaren 15eko 110/2008 Erregelamenduaren (EE) 20. artikuluaren arabera egin zen; horren bidez kide diren estatuek espediente tekniko bat aurkeztu behar zioten Batzordeari adierazpen geografiko bakoitzeko, III. Eranskinean jasoa.

“Nafarroako patxarana” adierazpen geografikoaren Kontseilu Arauemailea entitate publikoa da, bere eginkizun eta eskumenak betetzean erabakiak hartzeko eskudantziak dituena; haren xedea da Nafarroako patxaranaren jatorria eta kalitatea zaintzea, eta haren merkaturatzea eta promozioa sustatzea. Horregatik, funtsezkoa da instituzioek erakunde horiek laguntzea. Horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak aitortzen du “Nafarroako patxarana” adierazpen geografikoan inplikatutako sektorearen garrantzia, eta babesten du “Nafarroako patxarana” adierazpen geografikoaren Kontseilu Arauemaileak 2017ko maiatzaren 31n egindako eskaera, ekoizpen sektorea sartzeko bere Kontseilu Arauemaileak erabakiak hartzeko eta kudeaketarako duen esparruan; horrela zainduko da zuzendaritza organoak paritarioak izan daitezen, Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa orekatua izan dadin, eta erraztuko da populazioa landa ingurunean finka dadin, eremu hori jendez ez husteko.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ardura nagusia du nekazaritzako, abeltzaintzako, elikadurako eta landa garapeneko politiketan Nafarroan, bai eta Espainiako eta Europar Batasuneko politiken aplikazioan Foru Komunitatean ere.

Autonomia erkidegoez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR