483/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ribaforada II aldean (ureztalurrak) nekazaritzako azpiegituretako jarduketak hastea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak ezartzen du lurzati berrantolamendua funtsezko elementua izanen dela azpiegituren arloko jarduketetarako, eta hori ingurumen arloko tramiteekin koordinatu behar dela juridikoki, eta aldi berean tramitatu, baita ureztalur bihurtzeko, ureztalurrak modernizatzeko eta bide eta saneamendu sareak egiteko obrekin ere. Haren oinarrizko helburua ustiategiak eta, hala bada, ureztaketa unitateak eratzea izanen da; elementu horiek bideragarriak izanen dira ingurumenaren, agronomiaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntuetatik.

Foru lege horrek xedatzen du nekazaritzako azpiegituretako jarduketa bat hasiko dela Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emandako foru agindu baten bidez eta hori ematen ahalko duela balizko onuradunek egindako eskaera arrazoituaren ondorioz, betiere baldintza zehatz batzuk betetzen badira.

2008ko abenduaren 29an eta 2009ko urtarrilaren 21ean, Zerbitzu honetan jaso zen “Dehesa” alderdiko ureztatzaileen elkarteak eta “Aguas Rodadas Canal de Lodosa” ureztatzaileen elkarteak Ribaforadako udal-mugarteko eremu batean lurzati berrantolamendua eta ureztaketaren modernizazioa gauzatzeko egindako eskaera. Ustiategien 101 titularrek jarduketaren alde sinatu dute. Titular horiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren menpeko Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emana duten jarduketa eremuko 138 nekazaritza ustiategien %73,19 dira; hortaz, eskatzen den gutxieneko portzentajea (%70) gainditzen da. Halaber, Udalak 2008ko abenduaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakia gehitzen da, hau da, Ribaforadako Udalaren jarrera, nekazaritzako azpiegituretan esku hartzen hastearen aldekoa, eta “Dehesa” alderdiko ureztatzaileen elkarteak 2011ko urtarrilaren 25ean eta “Aguas Rodadas Canal de Lodosa” ureztatzaileen elkarteak 2011ko azaroaren 4an hartutako erabakiak, horren aldekoak horiek ere.

Eskualde horretako inguruabar sozial eta ekonomikoak ikusirik, beharrezkoa da nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea lurzati berrantolamenduaren eta ureztaketaren modernizazioaren bidez.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du Ribaforada II aldean (ureztalurrak) nekazaritzako azpiegituretako jarduketak hastea “Dehesa” alderdiko ureztatzaileen elkartearen eta “Aguas Rodadas Canal de Lodosa” ureztatzaileen elkartearen lurretan, gutxi gorabeherako azalera 2.067 ha-koa dela.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR