48/2018 FORU DEKRETUA, ekainaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baita abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuak (abuztuaren 10eko 23/2015 eta irailaren 7ko 33/2016 foru dekretuek aldatua) ezarri zituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua.

Abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak proposatu du aldaketa bat egin dadila Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egituran, bertan sortzeko Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari laguntzeko unitate bat, ikusirik zer ezarri den apirilaren 13ko 2/2018 Foru Lege berrian. Orobat, berrikusi dira Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Atalaren eginkizunak; atal hori Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren Ondare Zerbitzuari atxikia dago.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 27ko bileran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzen da abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat. 3. artikulua aldatzen da, eta testua honela geldituko da:

“3. artikulua. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura orokorra.

1. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

  1. Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

  2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  3. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrari atxiki zaio Nafarroako Estatistika Institutua.

3. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia, independentzia funtzionala duen organoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxiki zaio.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko Idazkaritza, atalaren mailarekin, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrari atxiki zaio.

4. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxiki zaio eta bere estatutuek arautuko dute.”

Bi. 30. artikulua aldatzen da, eta testua honela geldituko da:

“30. artikulua. Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Atalak, Zuzendaritza Nagusiaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR