476/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko diru-laguntzak arautuko dituena, zerbitzu bat kontratatzeko: zaintzaile profesional bat eta/edo zerbitzu enpresa bat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak, Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemaren prestazioak eta arreta zerbitzuen katalogoa arautzen ditu.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Horren bidez ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan aplikatzekoak diren gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak. Dekretu horrek, I. eranskineko B letraren 24 zenbakian, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoak arautzen ditu prestazio bermatu gisa. Laguntza honek bi mota ditu: bata, familia inguruan, ahaideek edo ingurukoek ematen dituzten zainketarako, zaintzaile nagusi baten izendapena behar duena, eta urtarrilaren 18ko 62/2013 Foru Aginduak berak arautzen duena. Bestea, zerbitzu bat, pertsona bat edo zerbitzu enpresa bat kontratatzeko, erregelamenduzko xedapen baten bidezko garapena behar duena aplikatu ahal izateko.

Foru agindu berri honen bidez, aipatu modalitatea arautu, onuradunen kopurua zabaldu eta zehatzago finkatzen dira jarraitu beharreko baldintzak, bai mendekotasuna duen pertsonaren aldetik bai zaintzaile profesionalaren aldetik.

Zainketa profesionalen gaineko laguntza berri bat arautzea helburu estrategiko bat da, zeina mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzea errazteko eta ahalbidetzeko politika multzo baten ezarpenarekin eta garapenarekin lotuta baitago. Hartara, errespetatu egiten dira pertsonen lehentasunak eta herritar askoren bizitzaren parte handi bat iragan den inguruan geratu ahal izateko asmo komunitarioa.

Horregatik, beharrezkoa da etxean bizi ahal izateko alternatiba bideragarriak artikulatzea kalitatezko zerbitzuen eskaintzaren eta hornikuntzaren bidez. Zerbitzu hauek izan behar dute familiaren laguntzarekin osagarriak, diru aldetik jasangarriak eta mendekotasuna duten pertsonek eta beren familiek nahi dutenari erantzuteko egokiak.

Mendekotasuna duten pertsonendako laguntza profesionala sustatzeak –zaintzaile edo enpresa baten kontratazioarekin lotutako prestazio ekonomiko baten bidez– askotariko abantailak eta aukerak eskaintzen ditu beste alternatiba batzuen aldean. Izan ere, erabiltzaileen aukeratzeko gaitasuna handitu, eskaintza eskaerara egokitu, gaitasun profesionala bultzatu eta emandako laguntzaren kalitatea hobetzen da.

Halaber, laguntza ekonomikoen ordez zerbitzu profesionalak sustatzen dira, prestazio berri honen bidez mendekotasuna duten pertsonei zerbitzu profesionalak eskuratzeko behar adinako erosteko ahalmena bermatzen zaielako, laguntzen zenbatekoak handituz.

Betebeharra da mendekotasuna duen pertsonak hilean hartzen dituen laguntza-orduak 80 edo gehiago izatea mendekotasun handia edo mendekotasun larria aitorturik dutenentzat, eta hilean 60 ordu edo gehiago mendekotasun moderatua aitorturik dutenentzat. Beste betekizun batzuk ere beharrezkoak dira: lan kontratua edo merkataritzakoa, alta Gizarte Segurantzan, zaintzailearen lanbide kualifikazioa, inskripzioa Eskubide Sozialetako Departamentuko baimenen erregistroan (enpresa kontratatzen bada) eta araudi berrian zehazten diren beste batzuk.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da arautzea etxean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zainketak eskuratzeko zerbitzu bat, pertsona bat edo zerbitzu enpresa bat kontratatzeko diru-laguntzak Nafarroan aplikagarri izanen duen araubide juridiko eta ekonomikoa.

  2. artikulua. Aplikazio-eremua.

    Laguntza honen lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta hura hartzen ahalko dutenak mendekotasun egoera bat aitortua duten eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan eta foru agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak dira.

  3. artikulua. Xedea.

    Xedea da mendekotasun egoeran dauden pertsonei zaintzaile profesionalek eta/edo etxeko laguntzako enpresek ematen dieten laguntzaren ondoriozko gastuak berdintzea, hilean 80 ordukoa edo handiagoa denean mendekotasun handia edo mendekotasun larria aitorturik duten pertsonendako, edo hilean 60 ordukoa edo handiagoa denean mendekotasun moderatua aitorturik duten pertsonendako.

  4. artikulua. Ezaugarriak.

    Xededuna da, foru agindu honetan esleitutako helburuarekin loturiko gastuak berdintzeko aplikatu behar baita, eta aldian behingoa da.

  5. artikulua. Sartzeko baldintzak.

    5.1. Onuradunak bete beharrekoak.

    Foru agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan aipatutakoez gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Mendekotasun egoera aitortua izatea, edozein gradutakoa dela ere.

    2. Egoitza-zentro batean etengabe ez egotea. Egoitza-zentroan aldi baterako sartzeko zerbitzuak salbuesten dira, zaintzaile nagusiaren aldi baterako egoerei (eritasunak, ospitaleratzea edo beste beharrizan edo betebehar pertsonal batzuk) zein erabiltzailearen egoerei erantzuteko sortutako zerbitzuak.

    3. Laguntza profesionaleko zainketak hartzea etxean, eguneroko jarduera oinarrizkoak eta/edo instrumentalak egiteko.

    4. Honelako kontratu bat badela egiaztatzea: hilean 80 ordukoa gutxienez, mendekotasun handia edo mendekotasun larria dutenen kasuan, eta 60 ordukoa mendekotasun moderatua dutenen kasuan. Kontratu hori modalitate hauetako edozeinetan egin behar da:

    –Merkataritzako kontratu baten bidez, mendekotasuna duen pertsonaren eta etxeko laguntza zerbitzuak ematen dituen enpresa baten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR