475/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organo eta unitateei igorritako faktura elektronikoak aurkezteko arauak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren maiatzaren 16ko 150/2014 Foru Aginduaren bidez, Fakturen Kontabilitate Erregistroaren funtzionamendua ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan. Foru agindu horren 4. artikuluan, beren fakturak igortzeko dokumentuen Erregistro Elektronikoa erabiltzen duten hornitzaileei behartu egiten zaie kudeatzaileek emandako kontabilitate esleipenaren kodea sartzera; era horretan, fakturak automatikoki erregistratzen dira, behar diren kontabilitateko idatzoharrak egiten dira, eta zuzenean igortzen haien tramitazioaz arduratzen den unitatera.

Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak faktura elektronikoa egiteko eta igortzeko baimentzen ditu Administrazio Publikoari ondasunak eman edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaileak. Betiere, Legeak zenbait hornitzaile behartzen ditu faktura elektronikoa erabiltzera eta dagokion gune orokorraren bidez aurkeztera. Horretarako, Estatua, autonomia erkidegoak eta toki entitateak gune orokor bat izatera behartzen dira faktura elektronikoak sartzeko, eta haren bidez jasotzera lotutako edo menpeko entitate, ente eta erakundeei dagozkien faktura elektroniko guztiak. Dena dela, autonomia erkidegoek Estatuak eskura jartzen duen gune orokorra erabiltzen ahalko dute.

Estatuko Administrazioak ezarritako gune orokorra erabiltzeko erabakia hartu du Nafarroako Gobernuak eta, beraz, gune orokor horren bidez aurkeztu beharko dira Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei zuzendutako faktura elektronikoak. Horrek faktura elektronikoari kontabilitate esleipenaren kodea nola erantsiko zaion adieraztera behartzen du.

Bestetik, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako kudeaketaren azpiegituragatik, hobe da ikastetxeak ondasunez eta zerbitzuz hornitzen dituztenei faktura elektronikoak aurkezteko betebeharra kentzea, eta, horretarako, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak baimentzen duen aukera erabiltzea.

Nafarroako Gobernuaren abenduaren 10eko Erabakiak, zeinaren bidez Foru Komunitateko Administrazioa Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrerako gune orokorrera atxikitzen baitzaio, baimena ematen dio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari beharrezko neurri guztiak hartzeko, hartzaileek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR